Bilbo - Familia-inguruan zaintzak emateaz arduratzen diren zaintzaileek 15 eguneko atsedenaldia har-tzeko eskubidea ematen dien lagun-tza jaso dezakete dagoeneko. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen prestazioaren arabera, denbora tarte horretan, mendekotasun-egoeran dagoen senidea foru-sareko egoitza batean egongo da. Gutun bat bidali zaie informazio guztiarekin Familia Ingurunean Zaintzeko Prestazioaren (FIZP) erregistroan dauden 21.000 onuradunei. Izan ere, zentsu horretan egotea nahitaezko baldin-tza da atzo indarrean sartu zen laguntza osagarriaren onuradun izateko. Honezkero, 32 zaintzailek egin dute eskaera Zaintzaileen Estatutuan aitortzen den atsedenaldirako laguntza aprobetxatzeko.

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuaren esanetan,“zaintzaileen atsedenerako eskubidea indar betean jartzen da urte hasiera honekin”. Une honetan, Bizkaian, 21.000 onuradun daude erregistratuta Familia Ingurunean Zaintzeko Prestazioaren erroldan, eta, horrek esan nahi du beste hainbat pertsonek modu informalean zaintzen dituztela mendekotasun-egoeran dauden pertsonak. Horiek guztiek Bizkaiko Foru Aldundiaren gutun bat jaso dute beren etxebizitzetan, zeinaren bidez jakinarazi baitzaie zaintzaile-izaera aitortu zaiela eta, hortaz, Zaintzaileen Estatutuan jasota dagoen atseden hartzeko eskubidea baliatzera animatzen zaie. Horrenbestez, Murillok argitu zuenez, “15 eguneko atsedenerako eskubidea dute eta 45 eguneko aurrerapenaz eskatu behar dute Bizkaiko Foru Aldundian”.

Aldi baterako egonaldia Zaintzaileen Estatutuan ezarritako atsedenaldi-zerbitzuari lotutako prestazioaren bidez finantzatuko da. Atzotik erabat eraginkorra da atseden har-tzeko eskubidea garatzen duen foru-dekretua, aldi baterako egoitza-zerbitzuari lotutako prestazio ekonomiko berria arautzen duena. “Atseden hori edozein foru egoitzatan egiteko eskubidea dute eta, horrela, Zain-tzaileen Estatutua indar betean jar-tzen jarraitzen dugu”, azaldu zuen Gizarte Ekintzako diputatuak. Dagoeneko 32 zaintzailek beharrezkoak diren urratsak eman dituzte atsedena hartzeko aurten. Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuan jasota dauden erantzunkizun publikoko neurriek barne hartzen dute adierazitako jarduketa, zeinak pixkanaka ezartzen ari diren beste pertsona ba-tzuk zaintzen dituztenen lana aitortu, babestu eta hobetze aldera. Aldundiak ezagutzera eman zuenez, zerbitzua finantzatzeko 2.680.000 euro erabiliko ditu aurten.

Atsedena hartzeko eskaera gutxienez aldi baterako egonaldia hasi baino 45 egun lehenago aurkeztu beharko da. Aldi horretan, Familia Ingurunean Zaintzeko prestazioa eten egingo da, bi prestazioak bateraezinak baitira, eta berriz automatikoki aktibatuko da atsedenaldia amaitutakoan. Eskaera-inprimakia webgunean deskargatu daiteke. Gaiaren inguruko gainontzeko zalantza guztiak Aldundiko telefono honetan argituko dituzte: 94 406 60 00.

Zaintzailearen profila Gizarte Ekintzako Sailetik adierazten dutenez, mendekotasun-egoeran dauden %80 baino gehiagok euren etxean geratu nahi du nahiz eta beste pertsona batzuen zaintzak behar izan. Kasu gehienetan, pertsona horiek senide zuzenak izaten dira eta, oro har, emakumeak gailentzen dira. Profil zehatzago bati dagokionez, lehenengo begiradan zaintzailea 61 urteko emakumea da (%65), ezkontidea edo alaba, mendekotasuna (gehienbat II. gradukoa, %37) duen batez besteko 71 urteko pertsona bat zaintzen duena.

Edonola ere, zaintzaileak xehetasun handiagorekin aztertuz gero, zenbait ñabardura antzeman daitezke, zaintzailearen profil ezberdinak agerian uzten dituztenak. Zain-tzailearen eta mendekotasuna duen pertsonaren arteko ahaidetasunari erreparatuz gero, gehienetan seme-alabak (%41,55) edo ezkontideak (%31,32) dira. Adina loturaren araberakoa da, ezkontideak nagusienak izaten dira (74,9 urte), eta gurasoak zaintzen dituzten ondorengoak (%16,68), berriz, gazteenak (50,84 urte) izaten dira.