Bilbo. 500 pertsona egon dira gaur goizean Andeka Gorrotxategi tenorearen entsegua ikusten Euskalduna Jauregian. “Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak” bihar izango da, arratsaldeko 20:00etan. Kontzertua solidarioa da eta Walk On Project (WOP) Fundazioaren aldekoa.

Entseguaren aurrekari gisa, kontzertua sustatu duen Nazioarteko ANDEKAZALEAK Musika Elkarteko Txus Casadok adierazpenak egin ditu, eta ondoren medioak Aretora sartu ahal izan dira, entseguaren lehenengo minutuen irudiak jasotzeko. Aretoan, 500 pertsona inguruk gozatu ahal izan dute entseguarekin. Biharko, abenduaren 30eko, kontzertuak, Walk On Project (WOP) Fundazioaren aldeko ongizate izaera izango du, eta grabatu egingo da, Juan Ángel Vela del Campo idazle eta musika kritikariaren lana izango duen CD baten argitalpenaren parte izateko.

Kontzertuaren errepertorioari dagokionez, ANDEKAZALEAK elkartetik adierazi denez, ia bi urte eman dituzte partiturak ikertzen, aurkitzen, aztertzen eta berrikusten. Horretarako, ahalik eta musika-artxibo eta kontaktu gehien arakatu dituen Jesús Mª Sagarna musikari handiaren laguntza izan dute, “Euskal opera” izenekoaren oso errepertorio adierazgarria lortu arte, hau da, Hegoaldeko eta Iparraldeko egileen euskal antzerki lirikoaren errepertorioa. Lan handi hori, Angel Briz Lazcozek osatu zuen, edizio lana eginez, partituren erabilgarritasuna eta egoera zela eta. Horren guztiaren emaitza da Euskaldunako ikus-entzuleek bihar 20:00etan 0B Aretoan gozatu ahal izango duten euskal ondare lirikoaren errepaso paregabea.

Biharko kontzerturako sarrerak salgai daude www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 52 euro (kudeaketa gastuak barne).