Azoka

Sagardo, talo eta txorizo baino askoz gehiago Santo Tomas egunean

Aurten, edalontzi bererabilgarriak eta poltsa biodegradarriak erabiliko dira

21.12.2019 | 07:55
Santo Tomas ospatuko da gaur, eta urtero lez, milaka pertsona elkartuko dira Bilboko kaleetan

Sagardo, talo eta txorizo. Barazkiak, frutak, gaztak, eztia, kontserbak, txerria, ogia edota euskal pastelak. Eta aurreneko aldiz, edalontzi berrerabilgarriak eta poltsa biodegradagarriak. Bai, abian da Santo Tomas azoka, eta urtero lez, milaka pertsona igaroko dira Bilboko Areatzan, Arriagan eta Plaza Berrian ezarritako postuetatik. Beste toki batzuetan, esaterako, Lekeitio, Donostia, Azpeitia edo Irunetik ibiliko dira, bertan ere tradizioz beteriko abenduaren 21eko ospakizunaren xarman erortzeko joera dagoelako.

Baina, berez, nork erreparatzen dio azoka honen atzean dagoenari? XIX. mendean ia baserri guztiak maizterren mende zeuden, eta urtero baserriaren errenta ordaindu behar zioten urte amaieran baserriaren jabeari. Santo Tomas egunean, hirira joaten ziren baserritarrak jabearengana errenta ordaintzera, eta bertan zeudela aprobetxatuz, euren produktuak ere saltzen zizkieten hiriko jendeari.

Bi mende geroago, ohitura mantentzen da. Hori bai, azokan ezuste ezatzeginik gerta ez dadin, Ertzain-tza eta Udaltzaingoa elkarlanean arituko dira, beti bezala. Hartara, oinezko patruilen eta uniformerik gabeko agente gehiago egongo dira aurtengoan, gerta litezkeen ezbehar, lapurreta edo liskarrei berehalako erantzuna eman ahal izateko. Honen harira, Bilboko Udalak gogorarazi du horrelako delituak komisariatik igaro gabe salatzeko aukera dagoela hiribilduan, 092 telefonoaren bidez.

Jakien segurtasunari dagokionez, ez litzateke zertan arazorik egon behar, postu guztietako elikagaiak aztertu egin direlako.