Bilbok "Aire Garbia" saria jaso du gaur goizean Abandoibarran X Aire Garbia plataformaren eskutik. Ekitaldian udal ordezkariak izan dira.

Bilbok; plataformaren arabera, ehun mila biztanletik gorako hirien artean, bertako herritarrek arnasten duten airearen kalitatearekin konpromiso handiena duena da. Epaimahaiaren erabakia - izen handiko ikertzaileek eta airearen kalitatearen arloko elkarte profesionalek osatutakoa - aurtengo apirilean ezagutu zen, baina gaur eman dute saria, Abandoibarran. Ekitaldian izan dira Bilboko Udaleko alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzia, Alfonso Gil, eta X Aire Garbia Plataformako zuzendaria, Gonzalo Sáenz de Miera. Honek plaka bat eta gurbitz-ale bat eman dizkio, Bizkaiko Golkoan zehar oso zabalduta dagoen zuhaitza, elkarrekin landatu dutena, hiriak airearen kalitatean egiten dituen ahaleginak ikusarazteko.

Aire Garbia saria delakoak aitortza agertzen die zenbait ekintza abiarazten aitzindari izan diren udalei, hala nola airearen kalitatea hobetzeko planak, hiri-mugikortasun jasangarriko planak, udal-ordenantzak, zabalkunde-kanpainak edo atmosferako kutsadura gutxitzeko beste edozein ekimen.

Airearen kalitate txarra da EBn herritarrak lehenago hiltzea eragiten duen ingurumen-kausa nagusia, Europako Kontuen Auzitegiaren azken txostenaren arabera. EB osoan bezalaxe, Espainiako herritarren artean ere 10etik 9 hirietan edo hiri-inguruneetan bizi da, eta arnasten duen aireak gainditu egiten ditu Munduko Osasun Erakundeak ezarritako kutsadura-mugak. Baina horren ondorioak ekonomikoak ere badira: kutsadura urtean 1.400 milioi euro inguru kostatzen zaio Europari gaixotasunei eta heriotzei lotutako kostuetan, OMEk berriki argitaratutako txosten batean egiaztatu zuen bezala.

"Aire Garbia I. Saria" ematea aurrerapauso handia da egoera hori leheneratuko duten eta herritarren osasunean eragin positiboa izango duten politika publikoak ikusarazteko.

Ehun mila biztanletik gorako hirien kategorian, Bilboren berezitasuna nabarmendu zuen epaimahaiak, bere neurrien artean neurketa eta ebaluazio irizpideak sartu zituen hautagaitza bakarra izan zelako. X Aire Garbia Plataformako erakargarri nagusietako bat da, eta jaio zenetik egiten ari da; izan ere, biztanlerian neurri inplementatuek nola eta zer neurritan eragiten duten ikusteko aukera ematen du.

Bilbok bat egin zuen 2018ko uztailean X Aire Garbiaren aldeko plataformarekin, Iberdrola ere kide den plataformarekin. Plataforma horretan erakunde publikoak, pribatuak eta hirugarren sektorekoak daude. Plataforma tokiko administrazioaren esanetara dago, lan egiteko eta neurri eraginkorrenak abiatzeko, hiri bakoitzaren inguruabar bereziei hoberen egokitzen zaizkienak. Modu berean, Airearen kalitatearen aldeko elkarteen Europako Federazioan onartu den Espainiako estreinako plataforma da. Horri esker, nazioarteko esperientzia baliagarriak partekatu ahalko ditu, gure herrialdean aplikatzeko.

Elkarteak aholku-batzorde bat sortu du, Energia, Ingurumen eta Teknologia Ikerkuntzako Zentroko Ingurumen Saileko zuzendaria den Yolanda Benito buru duena. Batzorde honetako kide dira, halaber, Bilboko EHUko Ingeniaritzako Goi Eskolako, Carlos III Osasun Insitutuko, ECODES fundazioko, jatorria ingurumenean eta lanean duten SEPARreko Arnasketako Gaixotasun Saileko eta 3R Hiri Behatokiko adituak.