Abenduaren 30era arte

Abian da udal merkatuen Gabonetako egitaraua

Magia, umorea eta beste ikuskizunak izango dira uriko zazpi merkatuetan

19.12.2019 | 18:26
Yolanda Díez eta José Antonio Fernández, gaur goizean Labayrun.

BILBO. Martxan da Bilboko zazpi udal merkatuen Gabonetako egitaraua. Horrela, hamaika egunetan zehar, abenduaren 30era arte, Deustu, Erribera, Labayru, Otxarkoaga, San Ignazio, Trauko eta Zabalgunea merkatuek programazio berezia izango dute.

Gaur goizean, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzia eta José Antonio Fernández Bilbao Zerbitzuak-en gerentea Labayruko merkatura joan dira, egitarauko aurreneko ikuskizuna, mikroantzerki bat, ikustera.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak Bilbao Zerbitzuak udal-enpresaren bidez sustatu duen ekimen honetan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ere lagundu du, eta asmoa da "udal merkatuetan erosketak sustatzea aurrerantzean ere, haien irudi kolektiboa sendotzea eta ohitura osasungarriak sustatzea are Gabonetako jaiak bezalako garai ohikoan ere" Diezek azaldu duenez.

JAIOTZA ERRIBERAN

Bestalde, Erriberako merkatuko bigarren solairuan jaiotza bat ipini dute, 24 metro karratukoa, bisitarientzat, "Erregeen adorazioa" berreginez, gameluen karabanaren geraleku eta guzti.

Bizkaiko Belenzaleen Elkarteak egin eta muntatu du jaiotza hau, Bilbao Zerbitzuak-en enkarguz, garai seinalatu honetako egunez egunekoa girotze aldera. Estilo hebrearrean egindako jaiotzan, Bizkaiko Belenzaleen Elkarteak "Erregeen adorazioa" pasartea birsortu dute; eszena nagusia korta-lastategi batean dago eta bertan daude hiru Errege Magoak, Jesus haurtxoari eskaintzak egiten, pajeek erregeen hiru zaldi kementsuak lasaitzen saiatzen diren bitartean.

Ikuspegi teknikotik, hamasei eraikuntza, ubide bat 35 irudirekin eta zirkuitu itxi bat -orduko 6.000 litro ur mugitzen dituena- dira jaiotza osatzen dutenak.

Jaiotza ikusteko ordutegia:

Abenduaren 23an eta 30ean (astelehena): 08:00etatik 20:00etara.
Abenduaren 24an eta 31n (martitzena): 08:00etatik 15:00etara.
Larunbatetan, 8:00etatik 15:00etara.
Urtarrilaren 2an: 08:00etatik 14:30era
Gainerako astegunetan: 08:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

noticias de deia