ÚLTIMA HORA
Iñigo Martínez se perderá la final contra el Levante
Zabalguneko eraikinean

Bilbon eragin handia izan zuten hamar emakume, erakusketa batean

EHUk eta Bilboko Udalak hiriaren historia ulertzeko adierazgarriak izan diren pertsonaiak berreskuratu dituzte ahanzturatik Zabalguneko eraikineko ekimenean

09.02.2020 | 20:11
María José Villa, Gotzone Sagardui eta Patxi Juaristi, atzo.

EHUk eta Bilboko Udalak hiriaren historia ulertzeko adierazgarriak izan diren pertsonaiak berreskuratu dituzte

Bilbo - Duela gutxi arte Bilboren bilakaeran eragin emankorra izan zuten emakume askoren ibilbideak isilarazi egin dira gizonezkoek bere irudia goraipatzeko idatzitako historia liburuetan. Baina gauzak alda-tzen doaz. Ahanzturara kondenatuta zeudela zirudien emakumeen ekarpena jasotzen duen 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak (1800-1936) erakusketak hala froga-tzen du. EHUk eta Bilboko Udalak abiarazitako elkarlanaren emaitza izan da Zabalguneko eraikinean atzo aurkeztutako proposamena.

Batzuk ezagunagoak dira, Casilda Iturrizar bezala; beste batzuk ezezagunagoak, Marcelina Elesgaray esaterako. Baina denek dute komunean abangoardiako emakumeak izatea. Horrela uste du María José Villak, EHUko Historia Garaikideko ikerlariak eta erakusketaren komisarioak. "Garai hartan ustez emakumeenak ez ziren jarduerak jorratu zituzten Bilbon", azaldu zuen Biography & Parliament taldeko kideak. "Ikerketa lan garrantzitsua egin da", adierazi zuen Patxi Juaristi EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak.

Unibertsitateko ikerketa taldeak 2012an hasi zuten jakituria transferentzian oinarritzen den elkarlana Bilboko Udalarekin, hiribilduko en-tziklopedia birtuala den Bilbaopedia ekimeraren bidez. Honakoan, esanguratsuak izan diren hamar emakumeren biografiak arakatu dituzte interaktiboa den erakusketa sortzeko. Izan ere, QR kodigoen bitartez, Bilbaopedia webgunean duten sarrera ikus daiteke, hortik Erripa Kaian edo San Frantsizko kalean bezalako tokiekin izan zuten elkarreraginaz irakurtzeko. Halaber, liburu-katalogo bat ari dira eratzen eta material didaktikoa ere sortu dute.

"Zorionez, gaur egun argi gelditu da emakumeek ez dutela gizonen babesik behar jakindurian aurrera egiteko, sorkuntza literarioan murgiltzeko, politikan jarduteko edota elkartegin-tzan aurrera egiteko", adierazi zuen Gotzone Sagarduik, Alkatetza, Kontratazioko eta Giza Baliabideetako zinegotziak. Hala ere, emakumeen eragina ukatu izan den hainbat adibide jarri zituen. Esaterako, Albert Einstein fisikariaren emaztea izan zen Mileva Maric matekaria aipatu zuen. "Batzuen esanetan, segur aski Mileva izan zen Einsteni egotzi izan zaizkion aurkikuntza askoren eragile. Batek jakin". Gertuko adibideak ere aipatu zituen: "Izan ere, Bilbori hiribildu agiria eman zion Don Diego López de Harok Bizkaiko aginpidea bortxaz kendu zion haren iloba María Díaz de Harori; penagarria baina egia".