BILBO. Asier Martínez eta Salma Andrea Greiler izango dira Bilboko Udaleko youtuber ofizialak. Bi gazteak, 21 eta 18 urtekoak, horretarako antolatu zuten lehiaketaren irabazleak izan dira eta, beraz, Bilbao Gazte ekimenan hartuko dute parte. Euren lana urian dauden aisi-aukerak kontatzea izango da.

2020ko apirilera arte, Salmak eta Asierrek bi bideo grabatuko dituzte hilero, euskaraz eta gaztelaniaz, banaka eta/edo bikotean, era dinamikoan eta jostagarrian kontatzeko Bilbok gazteei eskaintzen dizkien aisialdiko aukerarik onenak. Bideoak Bilbao Gazteren Youtubeko kanalean emango dira.

Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak komunikatzeko modu bat sortu nahi du, gazteentzat zuzenekoa, erakargarria eta gertukoa izango dena.

Salma Andrea Greiler Bilboko gazte bat da, 18 urtekoa, Fisika ikasten ari dena Euskal Herriko Unibertsitatean. "Susu GV" izenarekin ezagutzen dute beste sare sozial batzuetan, eta bere Youtube kanal propioa du.

Asier Martinez bilbotarra da, 21 urtekoa, eta Deustun bizi da: Gizarte eta Osasun Laguntzako Erdi mailako Gradua eta Gizarteratzea Goi mailako Gradu bat ikasi ditu. Sare sozialetarako baliatzen duen izena "Zero H" da, eta bere Youtube kanal propioa du, mago moduan dituen trebetasunak erakusteko.

BILBAO GAZTE

Bilbao Gazte da Bilboko Udalak elkarrekin lan egiteko eta Urian gazteen parte hartzea sustatzeko hartua duen konpromisoaren adierazpidea. Hala, Udalak baditu komunikazio-tresna batzuk: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube), baita webgunea ere, gazteei eragiten dieten politika espezifikoen gaineko informazio baliagarria eskaintzen duena.