BILBO. Jarduerok gauzatu ahal izateko, beharrezkoa izango da plaza eskatzea, gaur urriaren 15etik hasi (09:00etatik aurrera) eta urriaren 17ra arte, esteka honen bitartez edo 010 (944 010 010) telefonora deituz. Ondoren, urriaren 21ean, zozketa egingo da, eta plaza lortu duten familiei jakinarazi egingo zaie, jarduera egin aurreko eguaztenean.

Tailer horiek urriaren 26an (zapatuan), azaroaren 9an, 16an, 23an eta 30ean eta abenduaren 14an egingo dira. Gabonetan, ordea, abenduaren 23an eta 30ean eta urtarrilaren 2an egingo dira. Goizean edo arratsaldean izango dira.

Tailer gehienak hizkuntza bietan eskainiko diren arren, euskara izango da komunikazio hizkuntza nagusia, eta asmoa izango da euskararen erabilera sustatzea familia-aisialdiko uneetan, ikastetxeetatik kanpo ere.

Abandoko Udaltegian (Elkano 20 eta 22, etxabea) eta Basurtuko Udaltegian (Zankoeta), egingo dira tailerrak. Horrez gain, Basurtoko ikastetxea ere izango da horietako batzuen egoitza.

Tailerrak, berez, 2 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dauzkaten familientzat dira (hau da, 2007a eta 2017a artean jaiotakoentzat), eta jarduera aukera zabala izango dute, guztiak familiako aisialdian gozatzeko. Tailerrek ordu erdi (2 urte baino gutxiagokoentzat direnak eta 3 urtekoentzako direnetako batzuk) eta 2 ordu eta erdi bitartean iraungo dute.

TAILERRAK HAUTATZEA

Aldez aurreko izen ematean, adingabeek gehienez ere 3 jardueretarako eman ahal izango dute izena, 29 tailer eskaintzen direlarik guztira. Guztiak ere, 5 bloketan bilduta egongo dira: literatura, pintura, magia, zirkua, musika eta teknologia.

Hona hemen familian gozatzeko tailerrak:

Literatura

Bazen behin? Istorio bat sortu!! (Euskera). Hasteko, guztiek ipuin bat asmatuko dute "ipuinen kutxarekin". Ondoren, familia bakoitzak bere ipuina sortuko du "story club" izeneko teknika horren bidez; ipuinak parte-hartzaile guztiei jakinaraziko zaizkie amaieran. Tailerrak Abandoko Udaltegian izango dira, urriaren 26an, 17:30ean, eta azaroaren 30ean, 11:00etan. Biek ere 2 ordu iraungo dute, eta 2007a eta 2011 bitartean jaiotakoentzat izango dira.

Bolon bat eta bolon bi (Euskara). Sehaska-kantak dira, ahozko usadioa sustatu nahi dutenak kantuen bidez; aldi berean, euskara familia-aisialdiaren eremuan sustatzeko xedea dute. Literatura eta musikak osatzen duten bikote ezin hobeaz gozatuz, irakurri, kantatu eta gozatzeko aukera izango dute. Saioak Abandoko Udaltegian izango dira, urriaren 26an, 11:00etan eta 12:00etan, eta azaroaren 9an, Basurtuko Udaltegian, 17:00etan eta 18:00etan. Bi saio horiek ordu erdi iraungo dute. 2016a eta 2017a bitartean jaiotakoentzat dira.

Pintura

Arlo honetan, hiru tailer hautatu ahal izango dira:

Natura eta artea (Bi hizkuntzetan) .Sormenezko esperientzia honetan, erakusketa zabal bat egingo da, naturarekin zerikusia duten gai batzuk eta besteak erabiliz: orriak (lehorrak edo berdeak), makilak, harriak, area, lurra, abarrak, haziak eta abar. Gai horiek ematen dituzten aukerekin saioak egin ahal izango dituzte, beren margolana osatzeko. Basurtuko Udaltegian eskainiko da, abenduaren 14an, 11:00etan eta 17:00etan. Bataren zein bestearen iraupena, berriz, 2:30koa izango da. Goizeko saioa 2012a eta 2015a bitartean jaiotakoentzat izango da, eta arratsaldekoa 2007tik 2011ra bitartean jaiotakoentzat.

Pintura magikoa (bi hizkuntzetan). Neoizko pinturarekin egitekoa den esperientzia bat, gai jostagarri eta arrunt bat baliatuz. XXL koadro bat margotuko dugu, pintzelak, belakiak, hatzak...erabiliz. Abenduaren 23an izango da, saio bakarra, 17:00etatik 19:00etara, Abandoko Udaltegian: 2007a eta 2016a bitartean jaiotako parte hartzaileentzat. Ezagutzen duzu? (Euskaraz eta gaztelaniaz). Artista bat ezagutuko dute, norberaren sormen-ahalmenak ere agerira ekarriko ditu, eta familia-lokarri osasungarri bat eratuko dute. Antzerkiz lagundutako jardunaldi bat izango da, artistaren "bisita" bat baliatuz, istorio bat kontatuko baitigu, eta, profesional baten gidaritzaz, haren obretako bat margotuko dugu. Saio bakarra izango da, azaroaren 16an, 11:00etatik 13:30era. 2007a eta 2016 bitartean jaiotako adingabeentzat da.

Magia

Bi saio gozatu ahal izango ditugu, eta hainbat trikimailu ikasteko aukera izango dugu, aho zabalik utziko gaituztenak, Imano Ituiñok eskainiko digun ikuskizunari esker. Euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia. Azaroaren 30ean eta urtarrilaren 2an eskainiko da, Abandoko Udaltegian. Biak ere 17:00etatik 19:00etara izango dira, 2007a eta 2011 artean jaiotakoentzat.

Zirkua

Zirkua (Bi hizkuntzetan). Zirkuaren munduan sartuko gara jolasaren bidez. Familiek arterako dituzten gaitasunei eta sormenari eragin nahi zaie. Ez da behar esperientziarik: ikasteko gogoa eta jarrera ona baino ez. Malabarrak, orekak eta akrobaziak landuko dira, besteak beste. Tailerra Basurtuko ikastetxean izango da (Zankoeta, 2), azaroaren 23an; bi saio egongo dira: 11:00etan eta 17:00etan, bakoitza bi ordukoa. Goizekoan, 2012a eta 2015a bitartean jaioek parte hartu ahal izango dute, eta, arratsaldean, 2007a eta 2011 bitartean jaioak.

Clown (bi hizkuntzetan). Clown izateko hasi-masiak, geure burua askatzen eta ezagutzen hasteko eta familiaz gozatzeko. Emozioak landuko ditugu, elkarri aditzea... jostetazko ikuspegi baten bidez. Tailerra Basurtuko ikastetxean izango da (Zankoeta, 2); abenduaren 14an, bi saio izango dira, goizeko 11:00etan eta 17:00etan, bi ordukoa bakoitza. Goizekoan, 2012a eta 2015a bitartean jaioek parte hartu ahal izango dute, eta, arratsaldean, 2007a eta 2011 bitartean jaioak.

Musika

Ipuinen musika (euskaraz). Ipuin bat kontatuko dugu, tailerraren lehenengo zatian osatuko ditugun musika-tresnen bidez. Tailer hau hautatzen dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik azaroaren 9ko saiorako, 11:00etarako, zeina Basurtuko Udaltegian eskainiko baita, 2012a eta 2015a bitartean jaiotakoentzat.

Musika-tresna birziklatuak (bi hizkuntzetan). Tailer honek musika eta birziklatzea batzen ditu, sormena eta irudimena, musikazko dibertsitatea eta ingurumenaren errespetua. Egun bakarreko bi saiotan eskainiko da: azaroaren 23an, Basurtuko Udaltegian, 11:30ean, 2014a eta 2015a bitartean jaiotakoentzat, eta 17:30ean, 2013a eta 2011 bitartean jaiotakoentzat.

Gitarra elektrikoa (bi hizkuntzetan). Musikaren eta teknologiaren arteko jarduera: parte hartzaileek kartoiz egingo dute gitarra bat (bakoitzak bere irudimenarekin) eta plaka elektroniko bat gehituko diote, zeinaren sentsoreen bidez eurek programatutako hotsak erreproduzitu ahal izango baitituzte. Tailer hau azaroaren 16an, 17:00etan, Abandoko Udaltegian eskainiko da, eta Basurtuko Udaltegian ere bai, 2020ko urtarrilaren 2an, 11:00etan eta 17:00etan. Bi orduko iraupena izango du, 2007a eta 2011 bitartean jaiotakoentzat.

Teknologia

Minidron (bi hizkuntzetan). Urratsez urrats mini dron bat muntatzen da, eta ondoren gidatu. Basurtuko Ikastetxean izango da, azaroaren 11n eta abenduaren 30ean, bi ordutegi hauetan: 11:00ak eta 17:00ak. Bi orduko iraupena izango du, eta 8 eta 12 urte bitarteko gazteentzat izango da (2007 ? 2011)-.

Kids&Tech (bi hizkuntzetan). Bereziki % 100eko irakurmenik ez dutenentzat: komandoak eta jarraibideak programatuko dituzte, teknologiaren munduan lehen urratsak eginez robot jostagarriekin. Tailer hau 2012a eta 2015a bitartean jaiotakoentzat da (4 ? 7 urte), eta bi aukera artean hautatu beharko dute: abenduaren 30ean, 11:00etan edo 17:00etan, Abandoko Udaltegian izango da.

Parte hartzeko baldintzak hauek dira:

Behar bezala betetako eskabideak baino ez dira onartuko.

Adingabearen aitak, amak edo legezko tutoreak egin beharko du eskaera.

Bilbon erroldatuta egotea.

Adingabe bakoitzeko, gehienez ere, hiru jarduera eskatuko dira.

Adingabeek, baina, gurasoetako batek edo legezko tutoreak lagunduta parte hartuko dute.