BILBO. Hurrengo larunbatean, hilak 19, EDP Bilbao Night Marathonaren XI. edizioa dela eta, aldaketa nabarmenak egongo dira Bilbon. Lasterketa 19:00etatik 00:45era iraungo du eta, beraz, arratsaldeko 18:30etatik aurrera trafiko-mozketak hasiko dira hiriko hainbat kaletan.

Zirkulazio-aldaketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Olabeaga, Abando, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira. Gune horietan garajeetarako eta aparkalekuetarako sarrera-irteerak itxita egongo dira denbora-tarte horretan.

Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira. Taxi-geraleku batzuk ere kendu egingo dira ohiko lekuetatik, eta tranbiaren zerbitzua 18:30ean amaituko da.

Lasterketak irauten duen denboran norbere ibilgailua ez hartzeko gomendioa egiten du Bilboko Udalak; lasterketa udaltzainek eta antolaketako langileek erregulatuko dute uneoro.

Era berean, zapatu arratsaldean gure hirira hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu nahi die garraio publikoa (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, ibilgailua erabiliz gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden aparkaleku guztietarako sarbidea mugatuta egongo da, neurri handiagoan ala txikiagoan.

Aldaketa horien guztien berri emateko, Bilboko Udalak hedabideen bitartez zabalduko du informazioa, eta esku-orriak banatuko ditu 57.000 postontzi ingurutan eta 3.000 ohar inguru ipiniko ditu kale, atari eta garajeetan, kasuan kasuko gunean egingo diren zirkulazio-aldaketen plano eta zehaztasunekin.

ZIRKULAZIO-ALDAKETA NAGUSIAK

Murrizketak 18:30etik 00:45era bitartean egingo dira gutxi gorabehera, baina aldaketen ordutegiak ere aldatu ahal izango ditu Udaltzaingoak, segurtasun arrazoiak tarteko.

Indautxu eta Abando auzoetara heltzeko Bilborako sarbide onena Juan de Garay kalekoa izango da; izan ere, itxita egongo da 18:30etik 19:30era A-8rako sarrera eta irteera Zunzunegi kaletik eta Euskalduna zubitik.

Ibaiaren alde batetik besterako joan-etorrietarako Salbeko zubia erabiliko da. Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako. Deustuko zubian errei bat zabalduko da 20:00etan, Deustuko noranzkoan.

Hiri barruko zirkulazioa errazteko, Kale Nagusia zabalik egongo da Jesusen Bihotzaren plazatik Maria Diaz de Haro kalerako noranzkoan, lasterketa lehenengoz pasatzen denean izan ezik. 19:45etik aurrera, Moyua plazaraino zabalduko da; Moyua plazatik Salbeko zubira joateko Recalde zumarkalea erabiliko da. Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea zirkulaziorako erabat itxita egongo dira ordu horietan, noranzko bietan.

Garajeetan eta aparkalekuetan murrizketak egingo dira, eta aparkatzeko lekuak kenduko dira kale hauetan, aldez aurretik hesiak jarrita: Abandoibarra etorbideko tarte batzuetan, Anselmo Clavé pasealekuan, Uribitarte pasealekuan, Uribitarte kalean, Erripan, Kale Nagusian (Moyua eta Jesusen Bihotza plazen artean), Maximo Aguirre kalean eta Elcano kalean.

Basurtu/ Olabeaga

18:30etik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, auzo hauetan aldaketak egingo dira zirkulazioan, eta batzuetan itxita egongo dira.

Basurtura iristeko biderik onena Montevideo etorbidea edo Juan de Garay-Autonomia izango da.

Euskalduna zubia itxita egongo da, Olabeagako bizilagunentzat izan ezik. Felipe Serrate kalea eta Ventosa Bidea ere itxita egongo dira.

Olabeagako sarrera eta irteera Olabeaga aldapatik egingo dira.

Zazpikaleetan

18:30etik 00:45era bitartean, Zingira kalea, Epaltzaren Alargunaren kalea eta Areatzako kalea zirkulaziorako itxita egongo dira, eta Erribera kalean, Mesedetako zubitik Areatzaraino, murrizketak egingo dira.

Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara ere ezin izango da sartu. Dolaretxe kaleko garajeetara Aurrekoetxea kaletik sartu ahal izango da, hor antolaketako langileek emango baitute bidea.

Mesedetako zubia zabalik egongo da zirkulaziorako.

Uribarri-Castaños

18:30etik 00:45era bitartean, aldaketak izango dira zirkulazioan auzo horietako sarrera-irteeretan, eta batzuetan itxita egongo dira.

Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira zirkulaziorako. Azken horretan, errei bat irekiko da 20:00etan.

Ernesto Erkoreka plazako biribilgunea, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) ere erabat itxita egongo dira zirkulaziorako.

Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea kale hauetatik egingo da: Zumalakarregi etorbidea - Harritxoen kalea - Trauko - Matiko; edo bestela, Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea - Uribarri kalea - Loruri zeharkalea - Tiboli kalea.

Era berean, auzotik irteteko, aukera bi izango dira: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen kalea - Zumalakarregi etorbidea, edo bestela, Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.

Deustu

18:30ean hasi eta 00:45era bitartean, mozketak eta murrizketak izango dira zirkulazioan Agirre Lehendakariaren etorbidean (Deustuko Zubiko noranzkoa okupatuko da), Madariaga etorbidean eta Botikazar erriberan ?Francesc Macià eta Luis Power kaleen artean?.

Iruña eta Francesc Macià kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak - San Pío X.aren plazako biribilgunea - Agirre anaien kalea (noranzkoa aldatuko da) - Botikazar Erribera - Francesc Macià kalea (noranzkoa aldatuko da); beste guneetarako sarbidea Euskalduna zubitik (20:00etatik aurrera) edo Carmelo Bernaola kaleko tuneletatik eta Iruña, Eraso jeneralaren edo Julio Urquijo kaleetatik egingo da.

Irteerak, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kalea - Carmelo Bernaola kaleko tunelak erabilita. 20:00etatik aurrera gutxi gorabehera, Euskadi plazatik, Deustuko Zubitik eta Agirre Anaien kaletik ere sartu ahal izango da.

Inguru horretako garaje eta aparkalekuetan ere izango du eragina lasterketak, eta aparkalekuak okupatuko dira Botikazar Erriberan, Agirre Anaien kalean eta Madariaga etorbidean.

San Ignazio-Ibarrekolanda

Lasterketa dela eta, aldaketak eta murrizketak egongo dira zirkulazioan Agirre Lehendakariaren etorbidean, Aragoi kalean, Larrakotorre kalean, Luis Braille kalean, Kanariar Uharteen kalean eta Morgan kalean, 18:30etik 00:45era arte.

Inguru honetara sartzeko, bide hau egin beharko da: Agirre Lehendakariaren etorbidea - Benidorm kalea; Zarandoa etorbidea, Aragoi kalea, Catalunya kalea; Orixe kalea (Deusturantz joan ahal izango da Oñatiko Unibertsitatearen kaleraino) Arturo Campión kalea; edo Txakolin kalea.

Irteerak, ordea, honela egingo dira: Kanariar Uharteak ? Elorrietako erriberatik; eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik.

Horrez gain, Agirre lehendakariaren kalearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere. Aragoi eta Larrakotorre kaleetan aparkatzeko lekuak hartuko dira.

ALDAKETAK GARRAIO PUBLIKOAN

18:30etik 00:45era bitarteko zirkulazio-muga horien guztien eraginez, Bilbobuseko linea gehienetan ohiko ibilbide eta geralekuak aldatuko dira.

Horri buruzko informazio osoa informazio-paneletan eta markesinetan jarriko da. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero) kontsultatu ahal izango da.

Halaber, kale hauetako taxi-geralekuak kenduko dira: Elcano kalea 1-3, Abandoibarra etorbidea, Madariaga etorbidea eta Plaza Biribila, Kale Nagusia, 83 eta Areatza.

Bestalde, Bilbao Night Marathon lasterketaren eraginez, ez da tranbia-zerbitzurik izango 18:30etik aurrera. Horri buruzko informazio zehatza 944 333 333 telefono-zenbakian, tranbiaren www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV twitter profilean kontsultatu ahal izango da.

Bizkaibuseko linea batzuetan ere egingo dira aldaketak. Informazio gehiago www.bizkaia.eus webgunean.

APARKALEKUAK ETA GARAJEAK

Azkenik, lasterketaren ondorioz, probak iraun bitartean, zirkulazioan aldaketak egongo dira probaren eragin-eremuko aparkaleku publiko eta pribatu guztietako sarbideetan eta irteeretan.

Udaltzaingoak eta lasterketaren antolakuntzako langileek haietara sartzen eta irteten utziko dute, ahal den neurrian. Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatu guztiek eta Campo Volantin pasealekuko eta Unibertsitateen etorbideko garajeek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere.