BILBO. Bizikletaren oinarrizko mekanikari buruz tailerrak izango dira urrian, azaroan eta abenduan. Bilboko udalak antolatutako kurtsoan parte hartzeko 010 telefonora deitu behar da. Parte hartzeko 16 urte eduki behar dira beteta eta Bilbon erroldatuta egon behar da.

Tailerrok hedapen bat dira, Mugikortasunaren Astearen kariaz egin ziren haiena, zeintzuetan 182 pertsonak parte hartu baitzuten (76 emakume eta 106 gizon).

16 urte beteta eduki behar dira parte hartzeko, eta Bilbon erroldatuta egon. Tailerren helburua da Bilbon ibilgailu mota horrekin ibiltzen diren pertsonak gai izan daitezela bizikleten oinarrizko arazoak konpontzeko eta beren bizikletaren mantentze-lanak hobeto ezagutzeko.

Tailerrak doakoak dira, eta irailaren 30etik aurrera eman ahal izango da izena udal-informazioko 010 telefonora deituz. Plazak mugatuak dira, eta tailer bakoitzak bi ordu iraungo du.

Tailerrak urriaren 3an hasiko dira, beraz, eta gai hauek landuko dira:

  • Bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak ezagutzea (gurpilak puztea, garbiketa, koipeztatzea, ?)
  • Konponketa arruntak (zulaketak konpontzea, kubiertak aldatzea, balaztak doitzea,?)
  • Alderdi praktikoak (bizikleta mota edo gurpil motak aukeratzea, lapurretak saihestea,?).
  • Gorputz-osasuna (aulkiaren altuera, eskulekuaren eta heldulekuen posizioa,?)