flamenkoen topaketa

Ibaiondo barrutiak "Una ría con duende" topaketaren XIV. edizioa hartzen du hilabete honetan

Hitzordua larunbatean izango da, 20:00etan, Areatzako Aterpeetan

09.02.2020 | 14:15
Bilboko Udalak antolatutako programak lau emanaldi jasoko ditu, Areatzako Aterpeetan, Bidebarrietako Liburutegian, Enkarnazio Elizan eta Bilborocken

Hitzordua larunbatean izango da, 20:00etan, Areatzako Aterpeetan

BILBO. Ekimen horrek, gure hiriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu du, gonbidatutako artisten kalitatearen ondorioz eta emanaldietara eta tailerretara gero eta jende gehiago hurbiltzen delako, eta baita prestakuntza ikastaroengatik ere. Denbora igaro ahala, maila ertainean eta aurreratuan zentratu dira, zaleen eskari nagusiari erantzuteko.

Topaketak irail osoan luzatuko dira 5. barrutiko?Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa denez, dantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrekin eta masterclass-ekin batera, artista azpimarragarrien emanaldiak izango ditu.

Horrela, programazioa larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, irekiko da, Areatzako Aterpeetan, Tablao Kalean saioarekin. Bertan, bere proposamenean flamenko tradizionalenaren sustrai artistikoa ?gitarrarekin eta kantearekin? eta beste aire eta atmosfera batzuk, boleroa eta musika latinoamerikarra, adibidez, uztartzen dituen Calle del Remolino taldeak hartuko du parte. Biolinaren eta kontrabaxuaren presentziak, musika-tresna gisa, musikaltasuna, indarra eta nortasuna ematen dio intentsitatez betetako errepertorioari.

Programazio eszenikoak irailaren 14an jarraituko du Bidebarrietako Liburutegian, bertako flamenkoarekin, David Colomo Tolosako gitarra jotzailearen eskutik. "Arena y jazmín", beste adierazpen ildo batzuekin, jazzarekin eta tangoarekin, adibidez, elkarrizketa duen flamenko ikuskizuna da, kolore eta sentsazio erabateko kontrastea, ezaugarri komun batekin, dotoretasuna. Errepertorioan palo flamenkoenak, Graná-ko tangoak edo buleriak, eta kopla, bossa edo jazza jasotzen dira. Guztia ere, kantearen eta gitarraren izaera flamenkotik transmitituta, eta dantzaren eta perkusioaren ikus-potentziala gehituz.

Irailaren 21ean, Festival Internacional del Cante de las Minas de la Unión (2017) jaialdiaren 57. edizioan Lámpara Minera saria irabazi zuen Alfredo Tejada kantaorearen txanda izango da. Sari hori, kante bakoitzean defendatzen dituen talentuaren eta maisutasunaren aintzatespena da. Bere ibilbidean sarri askotan gurutzatu da José Antonio 'Chaparro de Málaga'-ren gitarra magikoarekin. Berarekin batera konplizitate artistiko une bikainak lortzen ditu. Emanaldia Atxuriko Enkarnazio elizan izango da, 20:15ean.

"Una ría con duende" ekimenaren 2019ko edizioak Bilborock aretoan emango dio amaiera bere arte programazioari, larunbatean, irailaren 28an (arratsaldeko 20:00etan), Marina Perearen eta Lucía Ruibalen Konpainiarekin. "MarAmante" ikuskizunean gizakiaren emozioaren eta arrazoiaren arteko dualtasunak eragindako gatazka flamenkoaren ikuspegitik islatu gura dute, oraingo honetan itsasoaren eta arrokaren bitartez sinbolizatuta. Itsasoak emozioa, pasioa, irrazionala dena, askatasunetik bizitzera eramaten zaituen bultzada hori. Arrokak, berriz, arrazoia, osotasuna, trinkotasuna, barneratutako mugak (hezkuntzakoak, jasotakoak, kulturalak?) irudikatzen ditu. Dantza metaforiko hori, Javier Ruibal musikari eta kantautore ezagunak idatzitako musikan eta letretan eusten da ikuskizun osoan. Ikuskizunerako sarrerak 10 euro balioko ditu, eta txarteldegian erosi ahal izango da ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago eta aurretiazko salmentan kulturabarrutik.eus webgunean eta Power Recordsen.

Beste alde batetik, eta ohikoa denez, irailean gitarra, txalo eta konpas, kante eta dantza flamenko tailer aurreratuak ere izango dira San Frantziskoko Udaltegian, ibilbide eta esperientzia luzeko irakasleekin. Horrez gain, San Frantziskoko Udal Liburutegiak flamenkoarekin erlazionatutako materialen erakusketa jasoko du irailaren 2tik 27ra, eta baita liburuak, CDak eta DVDak maileguan uzteko katalogo zabala ere.

AGENDA

IRAILAK 7
20:00 - Areatzako aterpeak
Tablao Kalean. Calle del Remolino.
Sarrera librea.

IRAILAK 14
20:00 - Bidebarrietako liburutegia
Bertako flamenkoa. David Colomo. Taldea: Arena y jazmín.
Sarrera librea gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak ordubete lehenagotik jaso ahal izango dira ikuskizuna emango den leku berean.

IRAILAK 21
20:15 ? Enkarnazio eliza (Atxuri)
Flamenko errezitaldia. Alfredo Tejada Chaparro de Málagaren gitarrarekin.
Sarrera librea gonbidapenarekin, leku guztiak bete arte. Gonbidapenak ordubete lehenagotik jaso ahal izango dira ikuskizuna emango den leku berean.

IRAILAK 28
20:00 - Bilborock
Amaierako ikuskizuna
Marina Perearen eta Lucía Ruibalen konpainia: MarAmante.
Sarrera: 10€. Aurretiazko salmenta: www.kulturabarrutik.eus eta Power Records (Villarias, 5). Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago

noticias de deia