bilbo - Bilbok NBEren Gizarte Zibileko hurrengo konferentziaren egoitza izateko aukera du. Gauzak horrela, hori errealitate bihur dadin, Novia Salcedo Fundazioa hilabeteak daramatza lanean. “Gure ikuspuntutik aukera izugarria da, nazioarteko esferan giza garapenerako eredu nabarmena duen komunitate moduan ikusgai egoteko Eusko Jaurlaritzatik jada egiten ari den ahaleginari lana eransten diolako”, azaldu dio DEIA ri Paloma Eizagirre Fundazioaren komunikazio koordinatzaileak.

Azken astean, abuztuaren 26tik 28ra bitartean, mundu osoko 4.000 pertsonak parte hartu dute NBEren gizarte zibileko 68. konferentzian. Aurtengoan, Utah izan da egoitza, eta Agenda 2030eko 11. helburua hiri eta komunitate jasangarriak konferentziaren protagonista. “Hiri inklusiboak ezinbestekoak dira. Gizakien beharrizanei erantzunik eman gabe ez dago inklusiorik. Lana, osasuna, etxebizitza, zaurgarritasun unetan babes-sareak, airearen kalitatea? Gizakiarentzat gai garrantzitsu guztiek erronkak dituzte. Horregatik gaude hemen”, azaleratu du Eizagirrek. Bertan izan dira Ihobe eta Telekonika Fundazioarekin batera. NSFren marko filosofikoaren barruan elkarlana dago, eta horri jarraiki, beste erakunde batzuekin ibiltzen dira elkarlanean, modu honetan, programak elkarrekin aurkeztuz. Hortaz, agerikoa da “elkarrekin gehiago eta hobeto lagundu dezakegu” esloganaren eragina.

Novia Salcedorentzat aspalditik NBE nazioarteko erreferente izan den aldetik, honen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko (ECOSOC) bazkide Komunikazio Globaleko Saileko erakunde atxikia da. Duela 40 urte sortu zenetik, gazteak lan munduan postu sendo bat aurki tzea da erakundearen jomuga nagusia. Fundazioak utzitako datuen arabera, formazio praktikoko beka batekin Novia Salcedoren eskutik enpresetan sartzen den gazteen %70 lan-kontratua lortzen dute.

Halaber, mundu osoan gazteen langabezia arazo komuna da, helduen langabetu-tasa hirukoizten duelako. Zentzu honetan, Nazioarteko Lan Erakundeak gazteak lan duin batera sarbidea izateko mugak definitu zituen. Gainera, 2050erako munduko biztanleriaren %68a hiritan biziko dela aurreikusten da. “Hiriek erronka handiak izango dituzte. Ez bakarrik azpi- egieturena, sistema publiko trinkoa eta pribatua nola jorratu ere jakin behar da, jasangarriak eta gizatiarrak izan daitezen. Ekuazio horretan lan duina funtsezko faktorea da eta Bilbok ere hala ikusten du”, aitortu du Eizagirrek.

Berrikuntza prozesuan Urteotan zehar NSFk aintzatespen anitz jaso baditu ere, etengabeko berrikuntza prozesuan dago, inguruaren behar aldakorretara moldatuz, pertsonekin konekta- tzen duten estrategia eta antolaketa-diseinuak erabilita. Horren harira, NSFren komunikazio koordinatzaileak hurrengoa azaldu du: “Bide honi berrikuntza ez-teknologikoa deitzen diogu, soziala baita pertsonek egiten dutelako, ezagupena pertsonengan dago eta pertsonak erronketan laguntzea lortzen ez badugu, ez dago ezer egiterik”.

Eraldaketa horretarako bidean ezinbestekoak izango dira enpresak, gobernuz kanpoko erakundeak eta tokiko gobernuak. Eta 2020ko konferentzia Bilbora heltzeko ezinbestekoak izango dira ere, energia ahaztu gabe “Aurten Salt Lake Cityn antolaturiko giza energia korronte hori oso itxaropentsua da gizateriaren erronka komunen aurka borrokatuz. Gainera, Euskal Komunitatearentzat giza-garapenean aktore garrantzitsu moduan egoteko aukera ere bada”, plazaratu du Eizagirrek. Aktore garrantzitsu izatetik protagonista izatera pasatuko al da Bilbo 2020an?