BILBO. Bilbainadak izango dira Aste Nagusian goizero. Hitzordua Casilda Iturrizar parkean izango da eguerdiko 12etan. Lau talde igoko dira agertokira,Los Chimberos, Los 5 Bilbainos, Los Txikis eta Gau Pasa.

Casilda Iturrizar parkeak, urtero Aste Nagusian bilbainaden kokalekua denak, protagonismo berezia izango du eguerdietan, bertan izango diren emanaldiekin. Denok ezagutzen ditugun kantek ikus-entzuleak alaituko dituzte. Lehenengo taldea Los Chimberos izango da, abuztuaren 18an, domeka. Gero Los 5 Bilbainos, astelehenean (hilak 19) eta Los Txikis martitzenean (hilak 20). Eguaztenean, hilak 21, Los Chimberos arituko dira berriro, eta 22an, eguena, Gau Pasa. Horiek azken egunean ere arituko dira, abuztuaren 25ean (domeka). Los 5 Bilbainos-en eta Los Txikis-en bigarren emanaldia barikuan ?hilak 23? eta zapatuan ?hilak 24? izango dira, hurrenez hurren.

Ez dira izango soilik bilbainadak Casilda Iturrizar parkean entzun ahalko ditugun doinuak. Habanerak, pasodobleak, hainbat eskualde eta naziotako folklorea eta, nola ez, euskal musika gozatu ahalko ditugu Bilboko Aste Nagusian. Errepertorio zabal honi esker, hurreratzen diren pertsonek goiz atsegin bat pasako dute buruz dakizkiten abestiak kantatzen.

BARIKUA, HILAK 23: BILBAINADEN XXXI. LEHIAKETAKO (2019) SARI BANAKETA

Aste Nagusian, bilbainaden kontzertuen testuinguruan, udalak XXXI. bilbainaden lehiaketako (2019) sari banaketa egingo du abuztuaren 23an (barikua), 12:00etan. Juan Mari Aburto alkateak ekitaldian parte hartuko du, udal taldeko beste kide batzuekin batera.

BILBAINADEN EGITARAUA

LEKUA: Casilda Iturrizar parkea.

ORDUA: 12:00.

Abuztuaren 18a:12:00. LOS CHIMBEROS

Astelehena, 19: 12:00: LOS 5 BILBAINOS

Martitzena, 20: 12:00: LOS TXIKIS

Eguaztena, 21: 12:00: LOS CHIMBEROS

Eguena, 22: 12:00: GAU PASA

Barikua, 23: 12:00: LOS 5 BILBAINOS

Zapatua, 24: 12:00: LOS TXIKIS

Domeka, 25: 12:00: GAU PASA