BILBO. Bilboko Udalak amaitu du zeramikazko plaken inbentarioa eta birgaitzea Zabalako trenbideetako langileen etxeetan. Proiektua19 ataritan gauzatu da etaIñigo Varona Sánchez bilbotar artistak burutu du. Guztira 5.630 euroko kostua izan du.

Zabala Berri auzo-elkarteak proposatuta, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako udal-bulegoak gauzatu ditu eraikin horietako zeramika-plaken inbentarioa egin, haiek birgaitu eta ipintzeko lanak.

Iñigo Varona Sánchez bilbotar artista arduratu da esku-hartzeaz, eta, guztira, 5.630 euroko kostua izan du.

Lehenengo, plaka horiek zenbat ataritan zeuden zehaztu zen, eta zein egoeratan zeuden egiaztatu, eta, ondoren, birgaitu eta garbitu egin ziren. Plaka horiek, beraz, eraikinak identifikatzen zituzten (eraiki zirenetik zeuden han jarrita), eta letrak baliatzen zituzten horretarako, ez zenbakiak Urian gainerako lekuetan bezala; denborarekin, haietako asko hondatu egin ziren, edo desagertu: orain, ordea, oneratu egin dira.

Hainbat proba egin ziren kolorearekin, era bateko eta besteko euskarri eta teknikekin, eta, azkenik, serigrafia zeramikoaren teknika baliatu zen, erreprodukzioaren kalitatea, jatorrizko diseinuaren aldean, ezin hobea delarik.

Proiektu hau Bilbo Zaharrerako, San Frantziskorako eta Zabalarako ‘Auzokizuna 2020’ Jarduera Plan Partekatuan kokatzen da, zonaldean bizi-kalitatea eta bizikidetza hobetzeko helburuarekin.

EHUN URTEKO AUZOA

Zabalan Trenbideetako Langileen Etxeak eraiki zirelarik, konponbidea eman zitzaion, XX. mendearen hasieran, langileen etxebizitza-arazoari, "Etxebizitza Merkeen Legea" izenekoaren bitartez.

Espainiako Trenbideetako Enplegatuen eta Langileen Kooperatiba Elkarte Orokorrak sustatu zituen ??eta horregatik deitzen zaie Trenbideetako Langileen Etxeak??,275 etxebizitza eraikitzearren, hileko 30 eta 50 pezeta bitartean errentan emateko.

1924an diseinatu zituen Francisco Alonso Matos arkitekto jaunak, eta Bruno Mauricio Zabala kalearen alde banatan daude kokatuta, eta fatxadetan, kantabriar erregionalismoak iradokitako apaindura-estiloa ageri dute. Gaur egun, eraikin hauek, zeintzuek ia ehun urte bete baitituzte, auzoaren sentimenduzko eta artezko ondarea erakusten dute hein handi batean.