BILBO. Datorren astelehenean bukatuko da "#Gaztekluba uda" programarako izena emateko epea. Parte hartzeko, izena eman behar da hemen: http://bilbaogazte.bilbao.eus/es/gaztekluba/Gainerako . "#Gaztekluba uda" ekainaren 26tik uztailaren 5era ospatuko da.

Guztira, 51 jarduera programatu dira: batzuk libreak dira, eta beste batzutean, ordea, 362 plaza eskaintzen direlarik guztira, izena eman behar da; epea datorren astelehenean amaitzen da, ekainaren 10ean (txangoak eta parkour tailerrak, arropa eta skate-oholak norberaren gustura egokitzea). Jarduera guztiak doakoak dira, Bilbotik kanpora egiten diren txangoak izan ezik.

ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN BEHARREKO JARDUERAK

Parkour: mugimenduaren artea; hasierako maila eta maila aurreratua. 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat. Ingurune hurbila arakatuko dugu, teknika eta trukuak ikasiko ditugu, eta norberaren balioak, esfortzua, elkarlana, lehiaketa eza, segurtasuna eta erantzukizuna landuko. Bereziki landuko da emozioak kudeatzea, arriskuak ebaluatzea eta arazoak konpontzea. Uztailaren 1ean, astelehena, eta uztailaren 3an, eguaztena, 18:00etatik 19:00etara. Doako jarduera da, baina beharrezkoa da izena ematea: www.bilbaogazte.bilbao.eus/es/gaztekluba.

Roll it girl I. topaketa: Skate-parkean, ekainaren 28tik aurrera, 17:30etik 21:00etara. Topaketa hau emakume gazteen talde batek antolatzen du, emakumeek kirol honetan parte hartzea bultzatzeko eta parte-hartze hori erakusteko. Emakume skaterren erakusketa egingo da, hasiera-eskolak emango dira, arropa eta skate-oholak pertsonalizatzeko tailerrak egingo dira, eta zenbait artista gaztek musika-emanaldiak eskainiko dituzte. Topaketa dohainik da, baina parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea: www.bilbaogazte.bilbao.eus/es/gaztekluba.

Kirol, kultur eta abenturetako irteerak: Egun osoko 6 irteera antolatu dira, guztira 300 plazarekin: irteera bakoitzean 50 plaza. Txango horietan kirola, kultura eta abentura konbinatzen dituzte:

Ekainaren 26a, eguaztena. BigSup + Snorkel + Coasteering + Lehorreko ginkana, kontrabandisten kalan. Gorlizko badia.

Ekainaren 27a, eguena: Eskalada + rapela + jarduerak hondartzan. Urdulizen.

Ekainaren 28a, barikua: Surf + Bodyboard + hondartzako jarduerak, Gorlizko badian.

Uztailaren 1ean, astelehena: Mendexako abentura-parkea + trekkinga Lekeitiotik Mendexara.

Uztailaren 2a, martitzena: Arrauna traineruan + bisitaldia Lumentza mendiko begiralekura + zenbait jarduera hondartzan, Lekeition.

Uztailaren 3a, eguaztena: ibilaldia kanoa bikoitzetan + BigSup + hondartzako jarduerak. Urdaibaiko biosferako erreserba.

Txango guztiak 12 eta 17 urte arteko gazteentzat dira, salbu eta uztailaren 1 eta 3koak: 14 urtetik gorako gazteentzat dira. Irteeren prezioa 10,80 eurokoa da. Parte hartu nahi duten gazteek izena eman behar dute ekainaren 3ko 9:00etatik ekainaren 10eko 9:00etara bitartean, udalaren webgunean: www.bilbao.gazte.eus. Izena emateko ordena berean banatuko dira plazak.

Txango horietan izena emateko, beharrezkoa da Gazteklub txartela edukitzea. Doako txartela da, www.bilbaogazte.bilbao.eus/es/presentación-gaztekluba webgunean eskatu ahal dena.