BILBAO. 400 lagun inguru bildu dira Bilbao Refugio III Herri Lasterketan parte hartzeko. 10km egin dituzte guztira; hau da, Bilboko Erripako Kaiatik Itsas Museoraino joan eta etorri. Lasterketa honen helburua errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzea da.

Lehenengo edizioan, pairatzen zuten jazarpenagatik behartuta beraien sorterria utzi behar duten iheslariek egiten duten bidaia arriskutsu eta luzea ikustarazi nahi izan genuen. Aurreko urtean berriz, behartutako lekualdaketen kausak anitzak direla azalarazi genuen: gerrak, arrazoi politiko edo sozialak direla medio, edota genero edo sexu-orientazio arrazoiengatik.

A”, adierazi du Javier Galparsorok, CEAR-Euskadiko Presidenteak.

Lasterketaren irteera CEAR-Euskadik Oñatin, Gasteizen, Donostian eta Bilbon hartutako 40 errefuxiatuk hasi dute. Gainera, lasterketaren zenbait beteranok ere aurtengo hitzorduan parte hartu dute. Hauxe da kasua, CEAR-Euskadin boluntario dabilen Youssef En Nouaryren.

Lasterketaren babesleak ere bertan egon dira, besteak beste: Mónica Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaria; Iñigo Pombo, Bilboko Gizarte Ekintzako Zinegotzia eta Carlos Fuentenebro, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Dekanoa. Aurtengo edizioaren laguntzaileak hauexek izan dira: Irudi Digital, Eroski, UPV-EHU eta Sanjika. Gainera, Dani Álvarez eta Begoña Beristain kazetariek beraien babesa eskaini diote lasterketari, baita Itziar Ituño aktoreak ere.

Bilbao Refugio lasterketa solidarioa ekainan ospatzen da, hilaren 20an Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatzen delako. Egitasmo honekin iheslarien aldeko hilabeteari hasiera ematen diogu. Gogorarazten dugu martxaren irabazi guztiak CEAR-Euskadik egiten duen lanera bideratuko direla.