BILBO. Aste Nagusiko irudi lehiaketan parte hartzeko epea datorren ostiralean bukatuko da, goizeko 13:00tan. Lanak Bilboko Udalaren Jaien Sailaren bulegoetara eraman behar dira (Venezuela plaza, 2. zk., Bilbo; 9:00etatik 13:00etara). Obra irabazlearen sortzaileak 3.000 euroko saria jasoko du.

Abuztuaren 17 eta 25 bitartean, milaka bisitari espero dira Bilbon, eta, hain zuzen, jaiak iragartzeko kartela izango dute Bilboko Aste nagusira etorri eta gozatzeko lehenbiziko gonbidapena. Jaiak iragartzeko kartelaren lehiaketan parte hartu nahi duten sortzaileek Udalaren web orrian kontsultatu ahal dituzten oinarriak, ondoren proposamenak aurkezteko, beti berriak, argitaratu gabeak eta gai librekoak.

Udalak betebehar gisa ezartzen du kartel guztietan sartzea testu hau: BILBO 2019 ASTE NAGUSIA Abuztuak 17-25

HERRITARREK HAUTATUA

Sei kartel finalistak hautatzeko lehenbiziko hautaketa epaimahai batek egingo du, zeina 9 kidek osatuko baitute: bost Bilboko diseinuaren mundutik datoz, beste bat Bilboko Konpartsen ordezkaria izango da, eta beste hiru Korporazioaren ordezkariak, Jaien Bitariko Batzordeko presidentea barne.

Behin kartel finalistak hautatuta, Udalak botoa emateko sistema misto bat abiaraziko du, herritarrek 2019ko Aste Nagusiko irudia hautatzen parte hartzeko modua izan dezaten: bozketa presentziala, udalaren web orriaren bidezko herritarren bozketa eta paimahaiaren bozketa.

Bilboko jaien izaera herrikoia abiaburutzat hartuta, eta betiere herritarrek Bilboko Aste Nagusia prestatzen parte har dezaten sustatzearren, Udalak proposatzen die bilbotarrei eta gonbidatzen ditu lehiaketa honetan parte hartzera kartela hautatzeko botoa emanez.

Obra irabazleak sari bat irabaziko du, hain zuzen 3.000 euro esku-dirutan, eta bere irudiak 2019ko Aste Nagusia irudikatzeko ohorea.