BILBAO. Bilbao Art District Arteen Astearen zazpigarren edizioa gaur bukatuko da Fat Combo eta Caóstica kolektibo artistikoen ikus-entzunezko “Hiriko Arte Primitibista” esku-hartzearekin. Amaierako ekitaldia Asisaki DJ-ak emango du zuzeneko saio batekin, 18:00etan hasi eta 23:00etan amaituko da.

Bilbao Art Districten Arteen Astearen azken egunean, halaber, bi ibilbide gidatu egingo dira hiriko arte-galerietatik eta Casilda Iturrizar parketik.

Galeriaren Egunaren helburua da jende eta bisitari berriak erakartzea Bilboko arte-espazioetara. Bisitan, modu didaktikoan emango dira ezagutzera parte hartuko duten galerietan ikusgai dauden lanak. Hauexek dira galeria parte-hartzaileak: (LaTaller galeria, Martzana Espazioa, SC Gallery, Aldama Fabre Gallery, Juan Manuel Lumbreras galeria, Vanguardia galeria, MH Art Galety eta Aire galeria). Bisita 11:00etan hasiko da Erriberako merkatuan.

Bigarren ibilbide gidatua “Solasparkea” izango da, eta Casilda Iturrizar parkean egingo da. Saioa Olmo eta Raquel Meyers artistek prestakuntza-ibilbide hau proposatu dute, eta Casilda Iturrizar parkean dauden elementuei buruz hitz egingo dute bertan, baina ez beti egin ohi den bezala. Ibilbidea 18:30ean hasiko da Casilda Iturrizar parkeko pergolaren iturrian.

BILBAO ART DISTRICT URTE OSOAN

Bilbao Art District Bilboko Udalak sustatu duen proiektu bat da, eta Arteen Astea baino zerbait gehiago da. Artearen sektorea mugiarazi nahi du, baita artearen sormena, erakusketa eta merkatua sustatu ere. Jarraipena duen lanaz ari gara, eta herritar guztiei nahiz kultura- eta sormen-eragile zein profesionalei irekiko zaie.

Urte osoko ekimena denez, Arteen Astea igaro ondoren ere, jarduerak egoten dira programazioan. Maiatzaren 17an, ostirala, Izaro dokumentalaren proiekzioa egingo da Vanguardia galerian. Gainera, Txuspo Poyo egilearen hitzaldia izango dugu amaitzerakoan. Gaur egun, aipatutako artistaren “Begizko lekukoak” erakusketa dago espazio horretan. Hain zuzen ere, dokumentala egiteko prozesuak azaldu ditu bertan. Gaur, 12:00etan, erakusketaren bisita gidatua eskainiko digu Txuspo Poyo egileak.