BILBO. San Franciscok 'Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia' ospatuko du larunbatean. Jaialdia arratsaldeko18:00etan hasiko da. Auzoko gazteak izango dira protagonistak jardunaldian. Eurek diseinatu dituzte artearen, musikaren eta kulturaren bidez auzoa ezagutarazteko ekitaldiak.

“Diseinatu zure ekitaldia!” programaren barruan dago. 12 gaztek, inguruko kultur eragileen eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, egun honetako jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte. Horretarako gazte taldeak 11 asteko iraupena izan duen prestakuntzako tailer bat egin du; tailer horretan prestakuntza jasotzeaz gain, “Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia” jaialdia sortu, diseinatu eta ekoiztu egin dute.

Xedea parte hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzien trukea sustatzea da 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean, eta, aldi berean, ahaldundu eta tresnak eskaintzen zaizkie, etorkizunean beren ekimenak kudeatu ahal izan ditzaten.

Beste helburu batzuk ere baditu ekimen honek: auzoak duen estigma kentzea, beste auzo batzuetakoak erakartzea, gazteak artearen mundura hurbiltzea eta auzoko gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea.

MAIATZAREN 11, ZAPATUA. EGITARAUA.

Bi zati izango ditu egunak: “Parte hartu eta ezagutu auzoa” eta “Ondo pasatu”. Hasteko, tailer bi egingo dira, helburu izango dutenak auzoko errealitatea ezagutaraztea eta hari buruz hausnartzea; gazteek euren trebetasun artistikoak erakusteko espazioa ere egongo da. Ondoren, musika emanaldiak eta emanaldi barre-eragileak Bilborock-en, auzoko artisten eskutik.