BILBO. Bilboko udal musika Bandaren udaberriko kontzertu zikloa datorren ostiralean hasiko da, arratsaldeko 19:00etan Areatzako Kioskoan. Denboraldiak ekainaren 21era arte iraungo du. Zazpi kontzertu eskainiko dira.

Jada ohikoa denez, José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira 19:00etan hasiko diren aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Kontzertu guztiak Areatzako Kioskoan eskainiko dira, ehun urte baino gehiago dituen taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean, hain zuzen ere.

Aurtengo musika zikloa 7 ekitaldiz osaturik egongo da eta bitan musika bandak Bilboko udal txistulari Bandaren laguntza izango du. Halaber, Bilboko udalaren txistulari bandak, Patxi Laborda dantza-maisu laguntzarekin, dantzaldi bat antolatu du ekainaren 14an.

Lehenengo kontzertua, “Umeak, goazen zinemara” izenekoa, 45 musikariek baino gehiagok, obra oso ezagunak interpretatuko dituzte Iñaki Urkizu zuzendariordearen batutapean, besteak beste: Alan Menkenen “Aladdin” eta “Hercules”, Charles Trenet eta Jack Lawrencen “Beyond the see”, Stephen Bullaren “Frozen”, Hans Zimmeren “Pirates of the Caribbean”, Giacchino Michaelen “Coco” eta Alan Silvestri eta Glen Ballarden “Polar express”.

Udaberriko zikloa, hurrengo ostiralean jarraituko da, maiatzak 17, musika banda eta txistulari bandaren arteko “Euskaditik Amerikara” kontzertuarekin. José R. Pascual-Vilaplana zuzendariaren batutapean, bandako musikariek honakoak interpretatuko dituzte: John Barnes Chanceren “Variations on a Korean folk song”, Alfred Reeden “Viva música!”, Frank Ericksonen “Pillars of the Earth” eta Frank Tichelliren “Vesubius”. Bestalde, Bilboko txistulari Bandak, Garikoitz Mendizabal (txistu lehenengoa eta zuzendaria), Idoia Kareaga (txistu bigarrena), Gorka Zabaleta (silbotea), Sabin Bikandi (silbotea) eta Asier Garciak (atabala) osaturikoa, honako obrak eskainiko dituzte: J.I Ansorenaren “Solferino”, “Botxo” eta “Zurru eta Murru”, Eusebio Basurkoren “Brokolo” minuetoa, Juan José Ocónen “Beti Prest”, Isidro Ansorenaren “Ausarditsua” eta “Agustin, Xantin eta Juan Jose” rapsodia, J.L Frantzesenaren “Basozabal” eta Sabin Bikandiren “Lagun Tenplaue”.

Emanaldi honen ondoren, Billboko udal musika Bandako musikariek batez ere konposatzaile garaikideek eta gaur egungoek idatzitako lanez osaturiko programa berezia eskaintzen jarraituko dute. Maiatzaren 24an “Beste kultura batzuk” ospatuko da eta hurrengo ostiralean, maiatzak 31, “Ibilaldia Euskal Herritik”, txistulari bandaren laguntzarekin. Ekaineko kontzertuak hilaren 7an hasiko dira, “La Casillan dantzan” emanaldiarekin, ekainaren 14an jarraituko dira “Romeriara goaz” jardunekin (txistulari bandarekin batera) eta “Errusiatik” kontzertuarekin bukatuko dira ekainaren 21ean.

ZUZENDARIA: IÑAKI URKIZU

Beasaingo Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin. Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita Arrasate Musicalen ere.

Instrumentista moduan Euskal Herriko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big-Band; azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen. Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan.

Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan. Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen hiru zenbakiak argitaratuta daude: Jaialdia, Dantzaldia eta Betikoskorri. Azken lan hori izenak, adierazten duenez, "Oskorrí" folk-talde ezagunaren omenez egina.

Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan zen 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. 2006an Bilboko Udalaren Musika Bandaren zuzendariordearen postua jaso zuen. 800 kontzertutik gora zuzendu ditu eta bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José M ª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Banda biekin zenbait CD grabatu ditu. Errepertoriorako egindako ekarpena ere handia da, egungo gai askoren hainbat bertsio eta moldaketa eginda, bandarentzat egokituta eta ezaugarri pedagogikoetara moldatuta.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.