BILBO. Arangoitik Euskal Jaiaren XV. edizioa jasoko du aste honetan. Musika dantza, ipuin-kontalariak, tailerrak, antzerkia eta folklorea daude antolatutako egitarauan.

Euskal Jaiak bere festa astearen XV. edizioarekin jarraitzen du, eta Maite Arrese ipuin-kontalari ezagunaren eskutik egingo du, asteazken honetan, maiatzaren 8an, 17:00etan, Agirre Baserrian. “Amamaren Magalean” hiru urtetik gorako umeei zuzendutako ipuin laburren aukeraketa da. Ipuin-kontalariak amamaren magalean entzuten zituen eta Bilboko ikus-entzuleekin konpartitu gura dituen ipuinetan oinarritutako zenbait kontakizun eskainiko ditu. Horrela, Maite Arresek asteazken arratsaldea alaituko du, bertan daudenak Euskal Jaian parte hartzen jarraitzeko gogoz utziz.

Maiatzaren 10ean, 11n eta 12an, Arangoitiko kaleak musikaz, umeentzako tailerrez, kalejirez, Euskal Dantzez, bertsoz eta umeentzako hainbat jarduerez beteko dira. Azken horien bitartez, txikienek barrez, umore onez eta dibertsioz betetako asteburuaz gozatuko dute. Horrez gain, larunbatean, 17:45ean, Arangoiti Ikastetxean, Panpotx Kultur Elkarteak arratsaldea animatuko du, familia osoari zuzendutako “Baserrian Jai” musika ikuskizunarekin. Lau musikari eta bi antzezle arduratuko dira txikienak ilusioz eta fantasiaz betetzen, zenbait balioren bitartez landa ingurura hurbiltzen dituzten bitartean, besteenganako eta ingurumenaren aurreko errespetuaren eta talde lanaren bitartez, besteak beste.

Euskal Jaiaren XV. edizioaren azken ikuskizuna igandean izango da, 12:30etik aurrera, aparkalekuan eskainiko den bertso saioarekin. Egun horretako goizean kalejira egongo da auzoko kaleetatik, txalaparta kontzertu batek lagunduta.

ARANGOITIKO XV. EUSKAL JAIA

MAIATZAK 8

17:00 (Agirre Baserria)

Ipuin-kontalaria-MAITE ARRESE Amamaren Magalean

MAIATZAK 10

17:00 (Ikastetxean)

Umeentzako tailerrak-Erraldoien tailerrak

18:00 (Ikastetxean)

Dantza ikastaro azkarra

MAIATZAK 11

10:00 (auzoan zehar)

Diana. Gaita. Txistua

11:30 (Arana plazan)

Puzgarriak

Txalaparta tailerra

Umeentzako tailerrak

11:30 (auzoan zehar)

Erraldoien kalejira

13:00 (Arana plazan)

Euskal dantzak

16:30 (Arangoiti Ikastetxean)

Erromeria

17:30 (Arangoiti Ikastetxean)

Bertsoak

17:45 (Arangoiti Ikastetxean)

Berbena denentzat: “Baserrian Jai”-Panpotx Kultur Elkartea

19:00 (auzoan zehar)

Kalejira musikarekin

20:30 (auzoan zehar)

Elektrotxaranga Orkestra

MAIATZAK 12

11:00 (Aparkalekuan eta auzoan zehar)

Kalejira Gaiteroekin

11:30 (Aparkalekuan)

Txalaparta

12:30 (Ikastetxean)

Bertsoak