maiatzaren 31ra arte

BLV-ART programak Bilbo zaharreko erakuskeetatik bisita gidatuak egiteko izena emateko epea zabalik dago

09.02.2020 | 02:19
BLV-ART programak Bilbo zaharreko erakuskeetatik bisita gidatuak egiteko izena emateko epea zabalik dago.

BILBO. BLV-ART programak Bilbo zaharreko erakuskeetatik bisita gidatuak egiteko izena emateko epea zabalik dago. Parte hartzeko beharrezkoa izango da maiatzaren 31 baino lehen izena ematea www.kulturabarrutik.eus webgunean. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Bisita bakoitzean Kulturak auzoa bizitzen ari den eraldaketan bete izan duen lekua eta eraldaketa horrek inguruan finkatzen ari den arte erkidegoaren garapenean izan duen eragina azalduko da. Beste alde batetik, sorkuntza espazioetako jendeak euren espazioen ezaugarri bereziak azalduko dizkie bisitariei, eta artistekin hitz egin ahal izango da euren artelanei buruz, erakusketen kasuan.

Aurten ekimen gehiago sartu dira bisiten programan, inguruan erreferentziazkoak diren artistekin eta lekuekin: eskuz egindako zeramikazko baxera tradizionalean espezializatutako Maketo Studio; Askabide Elkarteak bultzatutako Mari Makeda proiektua, helburu nagusi gisa kalitateko enplegua eskuratzeko zailtasunak dituzten emakumeei lan irteera eskaintzea duena; edo 2013tik, tailer interkulturalen bitartez, Euskadin Afrikako kultura eta tradizioa sustatzen lanean ari den Tete Barrigah-Benissan artista eta musikari afrikarra.

Horrez gain, aurreko edizioetatik ezagunak eta ingurunean erreferenteak diren beste espazio batzuk ere bisitatuko dira, Tunipanea estudioa, Sarean edo Mariaren Bihotzaren Plazako aurriak, Euskadiko hiri barruko aztarnategi interesgarrienetakoa, San Frantziskoko Komentu zaharreko eta Príncipe Don Alfonso Koarteleko aztarna arkeologikoak dituena.

Aurreko urteetan bezala, arte ibilbideetan parte hartzen dutenek, BLV-Art jaialdiaren izpiritua ondoen irudikatzen duten argazkiak saritzen dituen argazki lehiaketan hartu ahal izango dute parte; beraz, epaimahaiak gehiago baloratuko ditu argazkien bitartez irudikatutako ideiak, kalitatea eta teknika baino. Partaide bakoitzak 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez ?efekturik eta tratamendurik gabeak?, ekainaren 15era arte, www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Hiru argazki onenek sari berezia jasoko dute, bisitatuko diren sorkuntza espazioei esker.

Beste alde batetik, San Frantziskoko Udaltegiak, Marta Álvarezek, Olatz Gorrotxategik eta Teresa Villaverdek emandako tailerra jasoko du ekainaren 5ean, 16:30etik 20:30era, performance lan testimonialaren eta kolektiboaren ekoizpenean zentratutakoa. Arlo horretako aurretiazko esperientziaren ondoren, auzotik eta auzorako egindako sorkuntzaren zutabeak aurkeztuko dituzte, bi ekintza ildotan lan eginez. Alde batetik, komunitatearen irudikapena eta, bestetik, mezuak indartzen dituen dramaturgia. Tailerra, arte eszenikoetan interesa duten guztiei dago zuzenduta. 5 euroko prezioa izango du, eta izen ematea www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez egin ahal izango da.

BLV-ART programak kulturaren aldeko apustua egiten du, aipatutako auzoen garapenerako eta erabateko birgaitzerako elementu bultzatzailea baita. Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatzen duen ekimen horren helburua gune horren kultur espezializazioa da, bertako biztanleen eta bisitarien beharrei erantzun ahal izateko.

ARTE IBILBIDEEN ZERRENDA:

2019/06/7 (Gazelaniaz)

Irteera: 18:00etan ? Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza)

Ibilbidea: Sarean ? Aurriak ? Raquel Asensi "Maketo" ? Tunipanea ? Mari Makeda

2019/06/7 (Gazelaniaz)

Irteera: 18:00etan ? Mari Makeda (Gorteak, 4)

Ibilbidea: Mari Makeda ? Tunipanea ? Sarean ? Aurriak ? Raquel Asensi "Maketo"

2019/06/8 (Euskaraz)

Irteera: 18:00etan ? Sarean (Mariaren Bihotzaren Plaza)

Ibilbidea: Sarean ? Aurriak ? Raquel Asensi "Maketo" ? Tunipanea ? Mari Makeda

2019/06/8 (Gazelaniaz)

Irteera: 18:00etan ? Mari Makeda (Gorteak, 4)

Ibilbidea: Mari Makeda ? Tunipanea ? Sarean ? Aurriak ? Raquel Asensi "Maketo"

Aurreikusitako iraupena: 2 ordu

noticias de deia