BILBO. "Udan primeran kirola eginez" eta "Campus berezia" programetarako izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da Bilbao Kirolak-en abonatuak direnentzat, eta maiatzaren 2an, ostegunean, abonatuak ez direnentzat. Guztira, 2.400 plaza dira 6 eta 18 urte bitarteko gazteentzat (2001-2013).

Plaza horietatik 30 dibertsitate funtzionala daukaten adingabeentzat dira; kasu horretan, GAITUZSPORT Kirol Egokituko Euskal Federazioaren bitartez eman behar da izena (Telefonoa: 622 022 063).

Sartzeko eta irteteko ordutegiak malguak izango dira, goizean 08:30etik eta 09:00etara, eta 14:00etatik eta 14:30era. Gaztelania eta euskara erabiliko dira, baina euskara izango da komunikatzeko hizkuntza.

“UDAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ”

Udaleku horiek ekainaren 24an hasi eta abuztuaren 9an bukatuko dira. Interesa daukatenek nahi beste astetan eman dezakete izena. Udaleku horietan, 6 eta 13 urte bitarteko 2.145 umek (2006 eta 2013 urteen bitartean jaiotakoak) kirol hauek egingo dituzte: uretako jokoak, herri jokoak, joko alternatiboak, igerilekua, talde-kiroletako hastapenak (saskibaloia, eskubaloia, futbola, boleibola, hockeya?), herri-kirolak, tenisa eta padela, besteak beste.

Artxanda, Deustu, San Inazio, Txurdinaga eta Errekaldeko udal-kiroldegietan egingo dira. Hauek dira “Udan primeran kirola eginez” programako asteko prezioak:

Abonatutakoentzat: astean 5 egun, 51,50 euro: astean 4 egun, 41,20 euro.

Abonatu gabeentzat: astean 5 egun, 62 euro: astean 4 egun, 49,60 euro.

Gainera, programa horretan beste 30 plaza gordeko dira dibertsitate funtzionaleko adingabeentzat. Nolanahi ere, jarduera guztiak San Inazioko kiroldegian izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 22ra arteko asteetan.

“KANPUS BEREZIAK”

225 plaza dira, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat (2001. eta 2013. urteen artean jaioak behar dute izan). Artxanda, San Inazio eta Txurdinaga kiroldegietan izango dira, ekainaren 24tik uztailaren 1era arte. Kasu horretan ere, interesa daukatenek nahi beste astetan eman dezakete izena. Campus horietan, parte-hartzaileek kirol modalitate hauek egingo dituzte: dantza modernoa, erraketako kirolak, gimnasia erritmikoa, gimnasia artistikoa eta tranpolina.

“Kanpus berezien" kostua 77 eurokoa da abonatuentzat eta 182 eurokoa abonatuak ez direnentzat.

ARTXANDAKO KIROLDEGIA

“Udan primeran kirola eginez” eta “Kanpus bereziak” udalekuetan, Udalak autobus-zerbitzua jarriko du uriko zenbait lekutatik Artxandako kiroldegira joateko.

Bilboko Udala

Felix Serrano LHI

Zurbaran LHI

Askatasuna-Juan de Garay Etorbidea

Cervantes LHI

Basurto LHI

Montevideo ? Santa Ana etorbidea

Errekalde plaza

Zabalburu

Zorrotzako kiroldegia

Zumalakarregi 56 etorbidea

Joateko eta itzultzeko geltoki bera hautatuko da. Zerbitzua nahi duenarentzat da, eta 20 euro ordaindu beharko dira.Informazio gehiago, Bilbao Kirolak erakundearen kiroldegietan.