BILBO. Bilboko Udalak luzatzen du ostalaritzako lokalak ixtekoordua urian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean, egun berezikiseinalatuetan edo Bilbon interes turistikoa duen eguntzat jotakoetan,hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak

Ordutegien luzatze hori ezingo dute baliatu “eguneko”establezimenduek, ez eta “osagarriek” eta terrazek ere, ordutegidesberdina daukate-eta; eta establezimenduetatik kanpo kontsumorakoezarritako ordutegietan ere ezingo da baliatu.

Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak uriko ekitaldi handien eta jaienharira egindako eskariari emandako erantzuna da neurri hori eta egunhauetan aplikatuko da:

Aste Santuan: apirilaren 18an, 19an eta 20an.

Bilbao BBK Live Jaialdian, uztailaren 11n, 12an eta 13an.

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 25era.

HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.

BIME jaialdian, azaroaren 1ean eta 2an.

Gabon aurreko aldian, abenduaren 13an eta 14an.

Gabonetan (abenduaren 19tik urtarrilaren 5era, abenduaren 22koeta 29ko domeketan eta urtarrilaren 1ean izan ezik.)