BILBO. Jardunaldiaren helburuak, besteak beste, hauek dira: gazteak ahalduntzea, euren ekimenak gestionatu ahal izateko tresnak eskainita; auzoak duen estigma kentzea, beste auzo batzuetakoak erakartzea, gazteak artearen mundura hurbiltzea eta auzoko gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea. Bere protagonistak auzoko gazteak izango dira eta eurek diseinatu dituzte artearen, musikaren eta kulturaren bidez auzoa ezagutarazteko ekitaldiak. Bertaratzen diren guztientzako ekitaldiak dira.

"Diseinatu zure ekitaldia!" programaren barruan dago. 12 gaztek, inguruko kultur eragileen eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, egun honetako jarduerak diseinatu eta antolatu dituzte. Horretarako gazte taldeak 11 asteko iraupena izan duen prestakuntzako tailer bat egin du; tailer horretan prestakuntza jasotzeaz gain, “Zure Fest. Musika eta Gazte Kulturaren Jaialdia” jaialdia sortu, diseinatu eta ekoiztu egin dute.

Modu honetan Bilboko Udalak parte hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzien trukea sustatu nahi ditu 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean, eta, aldi berean, ahaldundu eta tresnak eskaintzen zaizkie, etorkizunean beren ekimenak kudeatu ahal izan ditzaten.

Beste helburu batzuk ere baditu ekimen honek: auzoak duen estigma kentzea, beste auzo batzuetakoak erakartzea, gazteak artearen mundura hurbiltzea eta auzoko gazteen parte-hartze aktiboa sustatzea.

MAIATZAREN 11, ZAPATUA. EGITARAUA

Bi zati izango ditu egunak: “Parte hartu eta ezagutu auzoa” eta “Ondo pasatu”. Hasteko, tailer bi egingo dira, helburu izango dutenak auzoko errealitatea ezagutaraztea eta hari buruz hausnartzea; gazteek euren trebetasun artistikoak erakusteko espazioa ere egongo da. Ondoren, musika emanaldiak eta emanaldi barre-eragileak Bilborock-en, auzoko artisten eskutik.

Ekitaldi honek inguruko merkatarien eta ostalarien inplikazioa izan du.