ekainaren 7ra arte

Astelehenean ohiko Bilbainada sarirako 2019ko deialdia irekiko da

08.02.2020 | 23:29
Astelehenean ohiko Bilbainada sarirako 2019ko deialdia irekiko da.

BILBO. Astelehenean ohiko Bilbainada sarirako 2019ko deialdia irekiko da. Epea ekainaren 7ra arte izango da zabalik. Abestiak egungo Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruz izan behar dira.  Grabazioak Radio Nerviónen aurkeztu ahal izango dira, eta Bilboko Udaleko Kultura Sailean (Venezuela plaza, 2). 

Lehiaketak dituen bi hamarkadatan, bertan aurkeztutako abestiek "Por el río Nervión" edo "Un inglés vino a Bilbao", gai mitikoak baztertu ez badituzte ere, egia da lehiaketa honi esker 'botxo'-ko abesti herrikoiak gaurkotu egin direla, eta bertan gure Hiriko ikono berriak sartu direla, Guggenheim Museoa edo Metroa, besteak beste.

Bilboko Udalak sarien zenbatekoari eusten dio. Gaztelaniazko bilbainada hoberenak 955 euro jasoko ditu, Euskarazkoak beste 955, eta 420 euroko zortzi akzesit egongo dira. Konposizioak grabazio batean aurkeztu beharko dira, eta haiekin batera letra mekanografiatua. Komenigarria da, baita ere, musika partitura aurkeztea. Lanak onartzeko eskakizun nagusia jatorrizko lanak izatea da, eta gaiak, Bilbori edo itsasadar inguruko udalerriei edo bertako pertsonaiei, ohiturei eta eguneroko bizipenei buruzkoak izango dira.

Horrez gain, epaimahaiak ohorezko sari bat edo gehiago eman ahal izango die, euren ibilbidea dela eta, erabat bilbotarra den musika genero hau bultzatzen eta ezagutarazten lagundu duten pertsonei edo erakundeei. Ohikoa denez, Bilboko Udalak musikari profesionalek grabatutako disko bat argitaratuko du XXXI. edizio hau irabazi duten abestiekin. Sariak Aste Nagusian banatuko dira, eta diskoa, urte amaieran Arriaga Antzokian burutuko den galan aurkeztuko da.

Bilbainada lehiaketa, gure hiriaren egunerokotasuna erakusten duten abesti bilduma bilakatu da urteekin. Konposizio horiek Bilboren historia kontatzen dute, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetakoetan oinarrituta.

Lehiaketak arrakasta handia du herritarren artean, eta, normalean, 20 eta 30 abesti artean aurkezten dira. Lehiaketaren epaimahaia musikaren munduarekin erlazionatutako pertsonek, komunikabideen ordezkariek eta lehiaketa antolatzen duten Bilboko Udaleko kideek osatzen dute.