BILBO. “Poltsiko musika”ren XV. edizioa ostiralean hasiko da Bertendona institutuan. Ekimena arratsaldeko 19:30ean hasiko da, bere bakarkako laugarren lana aurkeztuko duen Edu Basterra buru den bandaren emanaldiarekin.

“Poltsiko musika” egitarauak ostiral honetan zabalduko du programazioa, bakarkako bere laugarren lana aurkeztuko duen Edu Basterra buru den Baster del Universo bandaren kontzertuarekin. Sentsazio unibertsoa, folka, bluesa, rocka eta jazza bezain estilo klasikoetan mugitzen diren baina abangoardia ukitu leuna duten hamabi abestitan laburbilduta, oso modu pertsonalean eguneratuz. Eszenatoki gainean musikari hirukote bat, Carlos Velasco, Aritza Castro eta Diego Lasheras eta koruez arduratuko den Ana Bejarano izango ditu berarekin.

Martxoaren 29an Claudia Morales Project-en txanda izango da. Gasteizen finkatutako kantari txiletarra; bere ahotsean hegoameriketako folklorearen, soularen eta gospelaren eraginak ditu. Eragin horiek eszenatokian islatzen dira, abesti guztietan jartzen duen emozioan eta interpetatzeko indarrean. Proiektu honetan, musikari handiekin batera, smooth jazzeko errepertorio apartean murgilduko gaitu.

Hirugarren kontzertua, apirilaren 5ekoa, jazz panoraman ibilbide luzea duen eta bost disko kalean dituen bertako Sacratif taldearen eskutik etorriko da. Zazpikoteak Salva Salazar gitarra jotzaileak idatzitako piezak interpretatzen ditu, jazz-fussion estiloaren barruan dagoen musika elektrikoa eta akustikoa.

Zikloa apirilaren 12an itxiko da, Oier Aslak (gitarra eta ahotsa) eta Gurutze Etxebarriak (ahotsa) osatzen duten Asla Taldearekin. Oier Aslak idatzitako kantuekin grabatu duten lana aurkeztuko dute formatu akustikoan. Euskal folkeko proiektu horretako azken abestiarekin bideoklip bat ere grabatu dute, banda formatuan. Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira, Bertendona institutuan, doako sarrerarekin, leku guztiak bete arte. Sarrerak ordubete lehenagotik jaso ahal izango dira, institutuan bertan.

“POLTSIKO MUSIKA” EGITARAUA

MARTXOAK 22. 19:30ean

Baster del Universo

Edu Basterra, baxua eta ahotsa

Carlos Velasco, gitarra

Aritza Castro, bateria

Diego Lasheras, teklatuak

Ana Bejerano, koruak

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)

Sarrera doan

MARTXOAK 29. 19:30ean

Claudia Morales Project

Claudia Morales, ahotsa

Blas Fernández, bateria

César Giner, baxu elektrikoa

Raúl Vera, gitarra

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)

Sarrera doan

APIRILAK 5. 19:30ean

Sacratif

Gemma Sánchez, pianoa

Laura Pelayo, flauta

Noe Santamaría, biolina

Iñigo Corcuera, baxu elektrikoa

Esteban Valcárcel, tronpeta

Erlantz Eizmendi, bateria

Salva Salazar, gitarra

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)

Sarrera doan

APIRILAK 12. 19:30ean

Asla taldea

Oier Asla, gitarra eta ahotsa

Gurutze Etxebarria, ahotsa

Lekua: Bertendona Institutuko Ekitaldi Aretoa (Bertendona kalea, 5)

Sarrera doan

Sarrerak ordubete lehenago, arratsaldeko 18:30etik aurrera, jaso ahal izango dira, institutuan bertan. Sarrera dohainik leku guztiak bete arte.