BILBO. Cuscatancingo proiektu batzuk bisitatzera joan da Bilboko ordezkaitza bat, El Salvadorrera. Hilaren 10etik 18ra egongo da bisitan herrialde horretan diruz lagundu diren proiektuak bete diren gainbegiratzeko.

Herrialde hori Garapenerako Lankidetzaren III. Plan Zuzentzailean (2016-2020) lehenetsita baitago, herrialde horretan diruz lagundu diren proiektuen betetze-maila gainbegiratzeko helburuarekin.

Berdintasun Lankidetza eta Bizikidetzako Saileko zinegotzia buru duen ordezkaritzaren helburua da herrialdearen egoerari buruzko informazio eguneratua jasotzea, GGKEen bidez eta Euskal Fondoaren bidez herrialde horretan diruz lagundu diren proiektuen jarraipena egitea eta erakunde publiko edota pribatuekin iraganean izandako elkarlanari eusteko edo elkarlan berriak hasteko aukerak aztertzea.

Alberto Ruiz de Azua saileko zuzendaria eta Miguel Pérezudaleko Garapenerako Sekzioko burua lagun dituela, zinegotzia Cuscatancingoko alkatearekin batu zen eta 2017an Bilboko Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker udalerri horretako Emakumeen Etxerako erositako ekipamendua ikustera joan zen.

Bisitaldian zehar, azken 4 urtean diruz lagundu diren hamar bat proiektuen betetze-maila eta emaitzak aztertuko ditu taldeak; proiektu horien helburuak dira, besteak beste, hainbat udalerritako saneamendu eta hornidura sistema hobetzea, emakumeen ahalduntzea eta ekintzailetza, eta generoko eta LGTBko politikak sustatzea.

2016ko azaroaren 18an, Bilboko Alkateak bisitan hartu zuen garai hartan Cuscatancingoko alkate zen Jaime Recinos eta orduan hasi zen erakundeen arteko lankidetza. Haren emaitza, genero-indarkeriaren aurkako borrokan eta emakumeen ahalduntzearen alde elkarrekin aritzea, betiere mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitze aldera.

Handik urtebetera, 2017ko azaroaren 29an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten “” izeneko proiekturako. Neskatoak, neska nerabeak eta emakumeak ahalduntzen laguntzeko, haien garapen integrala sustatzearen, formaziorako guneak ezartzearen eta indarkeriarik gabeko bizimodu libre bat bermatzearen bidez, Bilboko Udalak 20.000 euro jarri zituen proiektu horretarako.

Cuscatancingo, berez, San Salvadorreko barruti eta departamenduko udalerri bat da (El Salvador). 66.400 biztanle (herrialdeko 19. lekuan) ditu eta azken urteotan gizarte arloko agenda garatu du. Horren barruan, hain zuzen ere, Emakumeen Elkartea sortu da eta Emakumeen Etxea eraiki da Cuscatancingon, hartara ahalduntzeak errazteko eta negozioei laguntzeko (jantokiak, gastronomikoak, okindegiak, joskintzakoak edo kosmetikaren arlokoak, beste batzuen artean).

Udalak El Salvador sartu du Garapenerako Lankidetzaren III. Gida Planean (2016-2020) lehenetsitako eremu geografikoen barruan. Zentzu horretan, nazioarteko lankidetzako udal jarduketak egiten dira, GGKEen bitartez edo beste euskal administrazio batzuekin lankidetzan arituz, Euskal Fondoaren bidez edo zuzenean.

2015etik 2018ra, El Salvadorren 700.000 euro baino gehiago bideratu ditu proiektutan Bilboko Udalak; udalaren baliabideak eskuratzen dituzten herrialdeen artean hirugarrena da El Salvador denboraldi horretan. Udalaren diru-laguntzak jaso dituzten beste herrialde batzuk Lankidetzako III. Gida Planean deskribatutakoak dira, esate baterako, Honduras, Senegal, Guatemala, Kolonbia eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.