Etxebarriko Udalak beste bi gune jarriko ditu txakurrei zuzendutako aisialdirako. 2022ko aurrekontuaren barruan egingo du. Gobernu taldeak proposamena aurkeztu du eta hilabete honetan onartuko du. Era berean, 695.000 euroko kostua izango duen igerileku berri bat eraikitzea aurreikusi da, nahiz eta “jarduera hori ez dagoen inbertsio gisa aurreikusita, geldikinaren kargura egingo dugulako”, Loren Oliva alkateak azaldu duenez.

Etxebarriko Udalaren aurrekontua 13,4 milioi eurokoa izango da. Aurrekontu horrek aurreko urtekoa baino 1,7 milioi euro gehiago izango ditu. Batez ere, Udalak ematen dituen zerbitzuak mantentzeko pentsatutako kontuak dira. 2022ko aurrekontuaren berritasun nagusietako bat Udalak bultzatutako merkataritza-bulego bat abian jartzea da, onartu berri den BEPB abian jartzeko eta haren jarraipena egiteko.

“Asmoa da plan horretan jasotako ekintzak aurrera eraman ditzaketen langileak izatea, eta, gainera, udalerriko Merkatari eta Profesionalen Elkartearentzat baliagarri izatea”. Horretarako 60.000 euro erreserbatu dira. Gainera, 100.000 euro erabiliko dira hainbat proiektu aurreratzeko, hala nola Lezama Leguizamon kaleko horma, Sabino Arana zubiaren aurreproiektua eta kultur etxearen fatxada konpontzeko, horrela aurrerago obrak egin ahal izateko.

Arlo sozio-kulturalari dagokionez, honi lotutako zerbitzu guztiak mantendu egingo dira, baita kultura- eta kirol-agendari eta elkarteei eta klubei emandako diru-laguntzei lotutako partidak ere, eta, batez beste, % 3 haziko dira, “aurresuposatuz 2022a normaltasun soziokulturalera itzulera ekarriko duela”, azaldu du.

Ingurumenari dagokionez, “eskualde-mailan diru-kopuru bat aurreikusi da edukiontzi marroiak (organikoak) txartel-kontrola duten edukiontzi eraginkorragoekin ordezteko”, eta horrek erraztu egingo du txartel-kontrola, eta edukiontzi horiek erabiltzen dituzten pertsonak modu positiboan indartzea ahalbidetuko du.

Kirol arloan, Foruko pilotalekua egokitzeko lanak egingo dira, “komunitatea egiten ari den obrak amaitu eta gero”. Horrek bertako hezetasunak konponduko ditu. “Kiroldegirako diru kopuru bat jaso da dutxa guztietako sakagailuak aldatzeko eta puntu zehatzetan kamerak jartzeko”. Gainera, kontuan izan behar da 2022an jende guztiarentzako igerileku bat eraikitzeko obrak egingo direla, eta “horren funtsak (695.000) konprometituta daude azken osoko bilkuran”.

Gizarte Ekintzaren arloak eskaintzen dituen zerbitzuei buruz, 2022ra begira, “zerbitzu horietako batzuk lizitatzea planteatzen da, eta, horregatik, aurrekontua handituko da datorren urtean, langile-kopurua handitzea eta zerbitzu bakoitzaren lan-hitzarmen berrietara egoki- tzea aurreikusi behar baita”.

Abenduaren 15era arte, udalaren webgunearen bidez (www.etxebarri.eus eta ekarpenak, iradokizunak eta bestelakoak egin daitezke, dagokion informazio-ba- tzordean eta osoko bilkuran eztabaidatuko direnak. “Baita ere HAZ-ra jo daiteke zuzenean gai honi buruzko informazio egokia jasotzera”.