Egun gutxi barru Basauriko San Fausto jaiak hasi beharko lirateke. Berriro ere, bigarren urtez jarraian, ezin izango da jairik garrantzitsuenetako bat ospatu, eta, zalantzarik gabe, Bizkaiko jai berezienetako bat. Baina, nahiz eta ez den festarik izango, Herriko Taldeakek egun horiek ekitaldiz bete- tzea erabaki du. Kontzertuak, zirkua, kirol jarduerak... gustu eta publiko guztientzako ekitaldiak egongo dira. Esan bezala, Herriko Taldeakek zenbait kultur eta kirol ekitaldi antolatuko ditu urriaren 9 eta 17 artean, Basauri Bizirik lelopean.Azaldu duten bezala, “ohiko jai ba- tzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu”. Basauri Bizirik-en programak 30 ekitaldi inguru ditu. Osasun egoera duela hilabete batzuk baino askoz hobea den arren, oraindik neurriak hartu behar dira. Horregatik, “ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzokian eta Solobarriako karpan batik bat”. Hala ere, Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dira.

Programazioa larunbatean, hilak 9, hasiko da Bizkotxalden Rojo Estándardekin, 18.00etatik aurrera, eta Amak taldearen kontzertua, Social Antzokian, arratsaldeko zor tzietan. Lehenengo igandea kirolarekin hasiko da, Artunduagan jokatuko den esku pilota txapelketarekin. 16.00etan Arizko Ikastolan zirko ibiltaria izango da eta 18.00etan bertso saioa Solobarrian. Ordu berean, Bizkotxalden estilo libreko bizikleten show bat egingo da eta 20.00etan, Modus Operandi Social aretoan izango da. Astelehenean, besteak beste, Zircus Azoka izango da Arizko Ikastolan, haurrentzako ikuskizunak hainbat auzotan, edo Lehoi Erregearen omenezko ikuskizun bat Social Antzokian.

Gainera, 14 urtetik gorakoentzako paintballa egongo da Solobarrian. Asteartean Zumba, bingoa eta The Sheriff Band taldearen kontzertua antolatu dituzte, azken hau Solobarrian. Asteazkenean meza izango da San Pedron. 20.00etan J. J. Vaquero eta Iñaki Urrutiaren bakarrizketak Social Antzokian. Ostegunerako programan, Bilbainadak entzungo dira Basaurin, eta Asier Bilbaoren ikuskizun dibertigarria ikusteko aukera egongo da antzokian. Hilaren 15a, ostirala, eta 16a, larunbata, musikari eskainitako egunak izango dira. Izan ere, ostiralean bi kontzertu eta larunbatean beste bi antolatu dira. Alde batetik, 18.00etan Etxebarri aita-semek kontzertua emango dute Solobarrian. 20.00etan, leku berean, Sindikato del ruido taldearen txanda izango da. Larunbatean musika vermutaren orduan hasiko da, 13. 00etan Solobarrian. The Blues Brothers Family Band taldearen emanaldia izango da. Arratsaldean, zortzietan, Zua eta Semejantes arituko dira (Solobarrian ere bai).

Kultur programazioarekin amai- tzeko, igandean pilota partiduak izango dira goizean. 12.00etan Sozialak dantza erakustaldia hartuko du Biarte Dantza Eskolaren eskutik eta Basauriko hiru taldeekin dantza alardea antolatu da ere. 19.00etan, Golden Apple Quartet taldearen kontzertua antolatu dute.