Basauriko Udalak berriro ireki du udal-aurrekontua basauritarrek parte har dezaten. Azpimarratu duten bezala, “jauzi kualitatibo handia egin du aurreko edizioekin alderatuta”. Izan ere, “proiektu eta ekintza zehatzak proposa ditzakete, eta, ondoren, lehentasunezkoenak direnak hautatu, 400.000 euroko aurrekontuarekin”.Parte-hartze prozesua lau fasetan egingo da. Lehenengoan, basauritarrek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Herritarren proposamen guztiak jaso ondoren, “Udaleko arloek proposamenen bideragarritasuna aztertzen dute, eta lehentasuna ematen diete” bete behar diren baldintzen arabera”. Gero, herritarrek 2022ko ekitaldiko aurrekontuan sartuko diren proposamenak hautatzeko botoa emango dute. Udalak prozesuaren emaitza argitaratuko du eta, “aldian-aldian, proiektuak gauzatzean izandako aurrerapen-egoera” . Lehen fase honetan, ekainaren 14tik 30era (biak barne), basauritarrek proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, “zehatzak eta argi eta garbi planteatzeko modukoak”. Baldintza hauek bete behar dituzte. Besteak beste, sei jarduera-eremu hauekin lotuta egotea: soziala, gazteak, adinekoak, kultura-hezitzailea, mobilizazioa-irisgarritasuna, aktibazio ekonomikoa. 40.000 euro baino gutxiagoko inbertsioa. “Teknikoki, juridikoki eta ekonomikoki bideragarriak. Ekonomikoki eta finantzarioki jasangarriak”. Interes orokorra interes partikularren gainetik jartzea edo auzoen arteko oreka bermatzea eskatuko da onartuak izateko, beste baldintza batzuen artean.

Asier Iragorri Basauriko alkateak aipatu duen bezala, “beti pentsatu izan dugu herritarrek agente aktiboa eta inplikatua izan behar dutela udal-gaietan, eta, horregatik, gure gobernu-ekintzan herritarren parte-hartzea funtsezko ardatza da, herritarren benetako interesak eta beharrak ezagutzeko eta lan-agendan sar-tzeko aukera ematen diguna. Urtero parte hartzeko modua hobe-tzen eta zabaltzen saiatzen gara”.

Datozen egunetan, herritar guztiek jasoko dute beren etxeetan proposamenak egiteko inprimaki bat. Udalerriko puntu desberdinetan aurkeztu ahal izango dute, eta bertan ere egongo dira inprimaki hauek eskuragarri: Udaletxeko eta San Migeleko HAZ arreta zerbitzuan, kultur etxeetan, Artunduagako kiroldegian, udal euskaltegian eta Marienean instalatu diren hauteston-tzietan. Baita Udaletxeko metro-ahoetan, Los Burrosen, Solobarria plazan, Valentzia kalean eta Hernán Cortés plazan dauden partaidetza-postontzietan. Gainera ados.basauri.eus webgunearen bidez egin daiteke.