Basauriko Udalak garbiketa kontratua luzatu du. Hiriko kaleak garbitzeko, hondakinak gaika biltzeko eta garraia-tzeko eta hustubideak eta saneamendu-sarea garbitzeko zerbi-tzuaren kontratua luzatzea onartu zuten atzo osoko bilkuran. Kontratua indarrean egongo da enpresa lizitatzaileetako batek zerbitzuaren esleipenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ebatzi arte.

Gobernu-taldeak kontratuaren luzapen hori egin behar izan du, Basauriko herritarrak zerbitzu garrantzitsu hori gabe ez gera-tzea izan baita helburu nagusia. “Horrela, errekurtsoa ebatzi bitartean, Basauriko bizilagunek zerbitzua bermatuta izaten jarraituko dute”, azpimarratu du Nerea Renteria Hirigintza, Lurralde Politika, Kontratazio eta Ingurumen zinegotziak.

Cesparekin zerbitzu hori emateko 2010eko ekainean egindako kontratua amaitu ondoren, Basauriko Udalak lehiaketa publiko bat deitu zuen kontratu berria esleitzeko datorren urteetarako. Enpresa lizitatzaileek aurkeztutako eskaintza tekniko eta ekonomikoak aztertu ondoren, Basauriko Udaleko Kontratazio Mahaiak, Enviser enpresari esleitzea proposatzen zuen txosten bat atera zuen, bere proposamenak lortu baizuen puntuaziorik altuena.

Kontratu berrian, ordura arte esleipenduna izan zen enpresako langileak subrogatzeko betebeharra ere sartu zen. Hala ere, abenduaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak Basauriko Udalari jakinarazi zion Cespak, beste enpresa lizitatzaileetako batek, esleipen horren aurkako errekurtsoa jarri zuela. Horrek esan nahi du espedientea geldiarazi egingo dela ebazpena eman arte, eta, ondorioz, ezinezkoa izango dela kontratu berria aurreikusitako egunetan gauzatzen hastea, hau da, otsailaren 1ean.

Mozioa

Abaroa auzoan gasolindegi bat jartzearen aurka San Miguel-Auzo Elkarteak bere izenean eta udalerriko zenbait elkarteren izenean aurkeztu behar zuen mozioa erretiratu zuten. Asteazkenean, Basauriko Udalak jakitera eman zuen bizitegi-lurzoruan gasolindegien ezarpena arautuko duela. Orain, araudi berri honen hasierako onarpenak jarduera-lizen-tziak kautelaz etetea ekar lezake. Beraz, plan berezia egin eta gero ateratzen diren ondorioek eta irizpideek “zehaztuko dute San Migelen eskatutako gasolindegi-proiektua gauzatu daitekeen ala ez”, baita etorkizunean aurkezten diren beste proiektu batzuk ere.

Zerbitzu garrantzitsua. Basauriko Udalak kontratua luzatu behar izan du, udalerriko herritarrak zerbitzu garrantzitsu hori gabe ez geratzea izan baita helburu nagusia. Enpresa batek esleipenaren aurkako errekurtsoa jarri zuenez, espedientea geldiarazi egin behar izan zuen ebazpena eman arte, eta, ondorioz, ezinezkoa izango da kontratu berria aurreikusitako egunetan gauzatzen hastea, hau da, otsailaren 1ean.