GALDAKAO. Koronabirusaren pandemiak kalte ekonomiko handiak eragin ditu ostalaritzaren sektorean. Hori dela eta, Galdakaoko Udalak sektoreari bideratutako dirulaguntzen deialdi berri bat zabaldu du. Asteartean, urtarrilak 12, deialdi horretan izena emateko epea irekiko da.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoak hainbat neurri ekonomiko onetsi badituzte ere, esan behar da eragin sanitarioa, soziala eta ekonomikoa hainbestekoa izan dela ezen neurri horiek ez baitira nahikoak izan eragin kaltegarria samurtzeko. Egoera honetan, Udalaren nahia da tokiko jarduera lagundu, sustatu eta bultzatzea covid-19ak sortutako krisi ekonomikoaren eragina samurtzea helburutzat duten laguntzak eskainiz.
Aurreko deialdietan bezala, autonomoei, ondasun-erkidegoei, sozietate zibilei eta mikroenpresei zuzendutako laguntza ekonomikoak dira. Baina oraingo honetan ostalaritzako establezimentuak dira: Galdakaon establezimendua duten jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
Zehazki, araudi honen xede honako jarduera hauek dira:
Diru-laguntzaren zenbatekoa 800 eurokoa izango da eskabide bakoitzeko, betiere deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badira. Oinarriak webgune honetan aurki daitezke.
Diru-laguntzaren zenbatekoa honako kasu hauetan igoko da:
Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 12tik 18ra bitartekoa izango da, eta oro har eta lehentasunez baliabide elektronikoen bitartez egingo da helbide honetan: https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus/. Salbuespenez (administrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak ez daudenen kasuetan), eta aurretiaz hitzordua hartuta, aurrez aurre Behargintzako bulegoan, Zabalea 35ean, inprimaki normalizatuak erabilita.
Galdakaoko Udalak 150.000 euro inguru esleitu ditu laguntza horietarako. Aurkeztu den eskabide kopuruagatik kreditu esleitua ez balitz aski, 2021eko ekitaldirako aurrekontua aldatuko da, aurkezten diren laguntza- eskabide guztiak baiesteko.
Informazio guztia, eskabide-eredua eta deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.
Lo último |