- Etxebarriko Udalak udalerrian euskera Sustatzeko diru-laguntza deialdia argitaratu du. Alde batetik, 2019-2020 ikasturtean egindako euskera ikastaroak laguntzeko, eta bestetik, herriko merkataritzan errotuluak euskaratzeko. Gainera, egunkari baten harpidetza diruz laguntzeko ere balioko du.

Ikastaroei dagokionez, laguntza hauen bitartez euskera ikasi duten etxebarritar helduei euskaltegiko ikastaroetarako ordaintzeko sari sistema ezartzen da. “Ikastaro presentzial eta autoikaskuntza bidezkoak diruz lagunduko dira , hauez gain, Barnetegiak eta Egonaldiak ere bai”, azaldu dute udal gobernu taldetik. “Era berean Udako Euskal Unibertsitatean egindako ikastaroak ere diruz laguntzen ditu Udalak”.

Horrela, Etxebarrin erroldatutako herritar guztiek jaso dezakete laguntza hau eta laguntza berezia jasoko dute “aitite amamek eta gurasoek edota begiraleek”. Horretarako Etxebarriko Udalak 25.000 euroko partida du onartuta. Eskaerak egiteko epea irailaren 1etik 30era egongo da irekita. Eskaera egin ahal izateko, eskabidea beteta eta domumentazioa aurkeztu beharko da Arlo Soziokulturalean (CIME eraikineko 2.solairuan), 8.00etatik 15.00etara.

944267005 telefonoan edo euskarazerbitzua@etxebarri.eus helbide elektronikoan eskatu daiteke informazio gehiago. Beste alde batetik, establezimenduetan euskararen presentzia bultzatzeko, laguntza emango zaie rotuluak euskeraz, edo euskeraz eta gaztelaniaz nahi dituznentzat.

“Etxebarriko denda, taberna edo ostalari lokalez arduratzen den pertsona fisikoak edo izaera pribatuko juridikoak izan daitezke onuradunak. Errotuluak elebitan edo euskaraz jarriz gero jaso ahal izango da laguntza hau. 2.000 euroko partida onartu da eta beste laguntzetan bezala, CIMEn aurkeztu beharko dira eskaerak.