GALDAKAO. Konfinamendua dela eta, baliteke pertsona askori eguna luze-luzea egitea. Hala ere, nahiz eta etxetik atera ezin garen, badira hainbat eta hainbat ekintza etxean bertan egin ahal ditugunak, hala nola ariketa-fisikoa, irakurketa, filmak ikusi edo sukaldatu. Horiek guztiak euskaraz egitea proposatzen du Galdakaoko Udalak.

Adin guztietarako aurkitu ditzakegu proposamenak euskaraz. Gaztxoenen kasuan, dibertigarria izateaz gain, lagungarria ere bada euskararekin kontaktoa mantentzea batez ere, euskara eskolan soilik jasotzen duten umeen kasuan. Hizkuntzan sakontzen lagunduko die ondo pasatzen duten bitartean.

Gaur egun dagoen eskaintza zabala ordenatu egin du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, hain zuzen ere bi multzotan antolatu dute eskaintza; etxean sasoian mantentzeko euskarazko baliabideen zerrenda eta etxean goxo-goxo egoteko euskarazko baliabideen zerrenda. Lehen zerrendan, kirola egiteko proposamenak aurkituko ditugu, maila eta mota desberdinetakoak, familian edo bakarrik egitekoak. Bigarrenean, eskaintza kultural zabala aurki dezakegu. Helduentzat, gazteentzat eta umeentzat era guztietako ekimenak: EITBko filmak, Berria aretoak eskaintzen dituen musika emanaldiak, Elhuyarren esperimentuak, eskulanak edo errezetak. Antzeko zerrenda ere argitaratu du AEK-k, praktikatu eta bizi egitasmoaren barruan.

Galdakaon bertan sortutako proposamenak ere badira. Berrogeialdiarekin batera sortu zen binke artistikoa intagramen eta Pazko astetik aurrera aldaketak izango ditu, agian sortu berri den binke.eus informazio webgunea eta kontuke facebookeko foroaren sorrerek eraginda.

Galdakaoko ludotekek eta topaguneek ere aste santuan etxean ondo pasatzeko egitarauak prestatu dituzte: Urretako ludoteka, Berezikoetxeko ludoteka, Aperribaiko ludoteka, Bengoetxeko ludoteka eta Usansoloko ludoteka (programara linka jarri behar da)

Eskaintza unetik unera aldatuz doa eta antzerkia ere ikusgai dago. Kanaldude.eus-en Frankoren bilobari gutuna edota Hamlet obrak ikusteko aukera eskaintzen dute besteak beste, eta Tartean Teatroa konpainiak ikusgai jarri ditu honako obrak: Ghero, Lingua Nabajorum, Zergatik Jamil, ED3 eta Pankreas.

Irakurleek eliburutegia-n dituzte 20.000 liburutik gora eskuragarri eta doan. Pasahitza lortzeko edo ahaztuta izanez gero aldatzeko, honako helbidera idatzi behar da liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus.

Galdakaoko udalak baliabide hauek erabiltzeko deia egin nahi die herritarrei eta gustuko edukien bilaketa errazteko, dokumentu batean batu ditu aipatutako gune guztien estekak. Itxialdian euskarari leku zabalagoa emateko gonbitea egin nahi die herritarrei, euskararekin eta euskaraz gozatzeko.