zEANURI - Bola-jokoan neurtuko dira Zeanuriko kofradiak Altzustako bolatokian. Larunbat honetan izango da txapelketa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. “Udalerria osatzen duten zazpi kofradietako ordezkariak izango dabe taldeka jokatzen den txapelketa horretan parte hartzeko aukera: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek”, diote antolakuntzatik.

Taldeak lau bolarik osatuko dituzte eta bolari bakoitzak seis jaurtiketa egingo ditu. Taldekide guztiak botatako txirloen batuketa hartuko da kontuan irabazleak aukera-tzeko. Hau da, “txirlo gehien botatzen dauan taldea izango da irabazlea eta berdinketa egongo balitz, gerrea jokatuko litzateke” amaitzeko.

Zeanurin hainbat bola-jokoaren txapelketa joka-tzen dira. Horrela, uda honetan adibidez bost txapelketa ospatu dituzte Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun, San Juston eta San Lontzon.

Emakumezkoei dagokionez, “herri mailan antolatzen dan txapelketa bakarra San Lon-tzon jokatzen da eta irabazlea Miren Zuluaga izan zen, bigarrena Kasilda Egiluz eta hirugarren tokia Anita Astondoarentzat izan zen”. Sariak ere banatuko dira larunbat honetan lehenengo hiru postuetan geratzen direnen artean. - I. U.