BILBO. Aurten antolakuntzak arrakasta errepikatzea espero du berriz egingo den Mendi Martxarekin irailaren 29an.

Udalerriko ibilbide osasuntsuak aprobetxatuz, bi ibilbide antolatu dira herritik Ganguren mendira joan-etorria egiteko.

Ibilbide motza: 8 km. Egokia 4 urte baino gehaigoko umeak dituzten familientzat. Udaletxetik hasita, Kortatxikietara igoko da, bertan lehen zuzkidura kokatzen delarik. Parte-hartzaileei fruta eta edaria banatuko zaie.

Ibilbide luzea: 18km. Gangure mendia igoko da, Elorritxuetaraino (El Vivero) eta Aranzelaiko urtegira jaitsiz, eta Kukullagako parketik irteera punturaino helduz. Ibilbide hau oinez edo korrika burutu ahal izango da, modalitate bakoitzerako (aurtengo berrikuntza) parte-hartzaileek izen-ematea egin ahal izango dutelarik.

Mendi Martxaren antolakuntzarako, Etxebarri con Siria elkarteak laguntza eta babesak eskatu eta lortu ditu: Coca Cola, Kaiku, Forum, Cafés Baqué, Eroski, El Correo, Gasca?

Udalerriko merkatariek ere laguntza ematen diete parte-hartzaileei produktuen edo zerbitzuen donazioen bidez: GarbiCenter, la Pelu de Eva, Pintxopote Elkartea eta Etxebarriko Merkatarien Elkartea.

Izene-ematearen kostua 10 eurokoa da, eta 8 urte baino gutxiagokoek doan. Bildutako diru guztia SOS Refugiados elkarteari (https://sosrefugiados.org/) emango zaio. Elkarte hau arduratuko da Atenasen eta Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan bildutako 5.000 pertsoneei helerazten jasotako kopurua. Hori dela-eta, edozein laguntza gehigarri ondo etorria izango da. Horretarako elkartasun-dortsalak erosi ahal izango dira.

Izena emateko epea irekita dago Rock The Sport (https://www.rockthesport.com/) plataformaren bidez. Hala ere, irailaren 9an bertan 9:00etatik 10:00etara on line bidez izena eman ahal izango da, lekurik baldin badago. Mendi Martxa 10:00etan hasiko da Udaletxeko plazan. Heldutakoan parte-hartzaileek txorizoa sagardotan eta hirugiharra jan ahal izango dute.