BASAURI. San Migeleko jaiak irailaren 28an hasiko dira aurten. Urriaren 6an amaituko dira, eta dagoeneko, jaietako kontzertuak zein izango diren jakinarazi du Mikelats Kultur Elkarteak. Boney M. taldeak joko du urriaren 5ean. 1975an sortua, hamarkada horren amaieran arrakasta handia izan zuen, eta 170 milioi kopia saldu dituzte sortu zirenetik. Basauriko San Migelen taldearen kanta arrakastatsuenetariko batzuk entzuteko aukera izango da datorren urriaren 5ean. Boney M. taldearen kontzertuaz gain, musika-kartelak badauzka ere beste hitzordu aipagarriak. Zentzu honetan, Zoo taldea ere igoko da San Migeleko eszenatokira.

Beste kontzertuak Radio Revolución, Please eta La última legión izango dira. Gainera, jaiak irailaren 28an hasten badira ere, egun bat lehenago, 27an, herriko musika taldeen kontzertuak antolatu dira. Beraz, herriko musika taldeen kontzertuak eta gero, kartela Radio Revolución taldearekin hasiko da 28an gaueko 23:00etan. Gero, Zoo talde valentziarraren txanda izango da. Hurrengo asteburuan, urriaren 4ean, Please, U2ri omenaldi taldeak joko du eta amaitzean La última legiónen kon-tzertua antolatu da. Gaueko 22:30etan hasiko dira emanaldiak.

Urriaren 5ean ailegatuko da Boney M. talde ezagunaren kontzertua, gaueko hamaiketan hasita. Betiko moduan, kontzertu guztiak Ixatxak parkean kokatutako eszenatokian izango dira. Beste alde batetik, San Migeleko jaietako hainbat jardueretan parte hartzeko epeen berri eman du Mikelats Kultur Elkarteak. Hain zuzen ere, koadrilen jeitsieran (iralak 28), paella lehiaketan (urriak 5), indaba-jan herrikoian (iralilak 29) eta play-back lehiaketan (irailak 29) parte hartzeko. Horrela, irailaren 10ean eta 11an eman ahal izango da izena parte hartzeko. Mikelats elkartean egingo dira izen emateak arratsaldeko 18:00etatik 20:30era.

Basauriko kontzertuak

San Migeleko jaiak ospatu eta gero, Basauriko Sanfaustoak izango dira herrian. Jaietan egongo den musika-kartela ere erabakita dago. Horrela, Efecto Mariposa, Nogen, Boikot eta Danza Invisible taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Basaurin. Hauez gain, Arizgoiti Erromeria eta Miticos 70 (Micky, Jeanette eta Lorenzo Santamaria) taldeak ere egongo dira 2019ko sanfaustoetan.

Urriaren 11an Nogen taldeak irekiko ditu Sanfaustoetako gauak. Larunbatean, Efecto Mariposaren txanda izango da eta igandean Arizgoiti Erromeria taldeak animatuko du gau giroa. Asteartean Miticos 70ren (Micky, Jeanette eta Lorenzo Santamaria) kantuak dantzatuko dira Basaurin. Bigarren asteburuan Danza Invisible (18) eta Boikot (19) taldeen kontzertuak daude aurreikusita.