Zeanuri - Abuztuaren 15ean, arratsaldeko 18.00etan, Euskadiko Trikitilari Gazteen Txapelketearen XXXIX. edizioaren finala egingo da Zeanurin. Herriko plazan jokatuko da final hau, eta bertan parte hartzeko epea uztailaren 21erarte egongo da irekita. Sariei dagokionez, bikote irabazleak, 400 euro eta trofeoa irabaziko du. Bigarrenak 310 euro eta trofeoa eta hirugarrenak 275 euro eta baita trofeoa ere.

Beste alde batetik, bikote bizkaitar onenari ere 150 euro eta trofeoa emango zaio. Parte hartzeko izena emotea, Zeanuriko udalean egin daiteke, telefonoaren bidez ere (946739146) edo harrera@zeanuri.eus helbidera idatziz. Bikote bakoitzak joko beharreko piezak lau izango dira guztira; 1go jotea (4 koplara mugatuta), Porrusalda (4 koplara mugatuta) eta bi azkenak, pieza libreak.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak ere badaude. Soinulariak eta pandero joleak 26 urtetik beherakoak izan beharko dira. Musika tresnei dagokionez, soinu txikia eta panderoa izango dira, eta janzkera librea da. Iazko finala Zeanurin ere antolatu zen, aurten bezala, abuztuaren erdialdean. - I. Ugarte