Arantzazu - Arantzazuko jaiak bihar hasi eta iganderarte luzatuko dira. Ze Esatek!, rock, reggae eta ska taldearen kontzertua izango da festetako jarduera jendetsuenetariko bat dudarik gabe. Bihar, 23.30etatik aurrera hasiko da kontzertua, eta gauari amaiera emateko, Ingo al deu erromeria taldearen sesioa ere antolatu dute. Arratsaldeko 19.00etan botako dute txupinazoa Udaletxetik. Festetako bigarren egunean, larunbatean, Paella eta Tortilla Txapelketak egongo dira eguerdian. Umeentzako jarduerak ere dauzka programak goiz partean, eta gauerako, Bidean taldearekin erromeria eta pijama jaia daude aurreikusita.

Jaietako azken eguna, igandea, puzgarriekin hasiko da. Goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara, frontoian, umeentzako puzgarri desberdinak jarriko dituzte. Frontoiko parkinean bits jaia egingo da 13.00etan eta bazkaldu eta gero, arratsaldeko bostetan ginkana batekin dibertitzeko aukera izango dute herritarrek. Ginkana hau herritik zehar izango ditu probak. Gero, 18.30etan antzerki sesio bat egingo dute herriko plazan. Arantzazuko jaiei amaiera ezin hobea emateko, bingo dibertigarri bat ospatuko dute plazan bertan, eta txokolatea banatuko da Udaletxearen eskutik. - I. Ugarte