Sestaoko Udalak aurre egin nahi dio kaioak udalerriko hainbat eraikinetan egiten dituzten habien arazoari. Horretarako, prebentzio-kanpaina bat jarriko dute martxan.

Eguneko lehen orduetan zarata iraunkorrak, etxeko animaliekiko portaera oldarkorrak edo pixkana pertsonei beldurra galtzeak fenomenoa benetako kezka bihurtu dute herritar askorentzat. Testuinguru horretan, Udalak erabaki du aurretik eta erantzukizunez jardutea.

Sestaoko alkate den Gorka Álvarezek honako hau azaldu du: “arazoa areagotuz joan da urteak igaro ahala, eta erantzun publiko serioa, planifikatua eta arduratsua eman behar zaio. Gure helburua da habiak jartzearen aldiari aurreratzea legezko eta ingurumeneko berme guztiak baliatuta”.

Lehenengo urratsa ezinbestekoa da: errealitatea ezagutzea

Egoera aztertu eta inguruneko beste udal batzuekin esperientziak alderatuz, Udalak aurretiazko fase bati ekingo dio informazioa biltzeko. Helburua da zehatz-mehatz ezagutzea non kokatzen diren kaioen habiak eta zenbatetan errepikatzen diren gure udalerrian. “Beste udalerri batzuetako esperientziaz ikasi nahi izan dugu, eta pausoak eman nahi ditugu gauzak ondo egiteko, irizpide teknikoa erabiliz eta natura errespetatuz”, aipatu du alkateak.

Horretarako, jabeen erkidegoen lankidetza eskatzen da, estalkietan, teilatuetan, terrazetan edo eraikinaren beste gune batzuetan kaioek egindako habien arrastoak jakinarazteko. Informazio erraza eskatzen da: eraikinaren helbidea, non detektatu den habia gutxi gorabehera eta egoera berria ote den edo aurreko urteetan ere errepikatu den.

Datu horiekin, Udalak udal-errolda zuhurra egingo du, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Natura eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari bidaltze aldera, bera baita administrazio eskuduna baloratu eta, bidezkoa bada, indarreko legediarekin bat etorriz jarduketak baimentzeko.0}

Legezkotasuna, koordinazioa eta ingurumenarekiko errespetua

Alkateak azpimarratu nahi izan du “habiak daudela jakinarazi arren, ez direla berehala kenduko. Edozein jarduketak dagokion baimena eskuratu behar du, eta koordinatuta, neurriz eta legea nahiz natura errespetatuz egingo da”.

Epeak eta jakinarazteko bideak​

Jakinarazpenak otsailaren 27ra arte egin ahalko dira honako bitarteko baten bidez: helbide elektronikoa (incidencias@sestao.eus​), udal-erregistroa edota Udaleko egoitza elektronikoa.

Aldi berean, Udala informazio-bandoak jartzen hasi da eraikinetako atarietan, informazioa herritarrei iristen zaiela ziurtatzeko.

Sestaoko Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren lankidetza, eta erantzunkidetasun kolektiboa eskatzen du erantzun eraginkorra, ordenatua eta jasangarria eman ahal izateko hiri-bizikidetzan zuzenean eragiten duen egoerari.​