Iurretak merkataritza sustatuko du opariak eta gabonetako saskien truke
50 eurotik gorako erosketek aterkin bat eta gabonetako hiru saskiren zozketan parte hartzeko aukera emango dute
Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkartearekin elkarlanean, Gabonetako kanpaina berri bat jarri du martxan herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko asmoz. Ekimenaren bidez, Gabon garaian tokiko saltokietan erostea sustatu nahi da.
Kanpaina abenduaren 15etik 30era egingo da, eta epe horretan gutxienez 50 euroko erosketa egiten dutenek poltsadun aterki tolesgarri bat jasoko dute opari gisa. Zenbateko horretara iristeko, egun horien barruan egindako hainbat dendatako tiket desberdinak batu ahal izango dira.
Aterkia eskuratzeko, erosketaren tiketak HAZ bulegoan aurkeztu beharko dira. Kanpainak 15 eguneko iraupena izango du, edo opariak amaitu arte.
Horrez gain, parte-hartzaileek gabonetako hiru saskiren zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, HAZen eskuragarri dagoen orria bete eta horretarako prestatutako kutxan utzi beharko da. Zozketaren irabazleak 2026ko urtarrilaren 2an jakinaraziko dira.
Iurretako Udalak azpimarratu duenez ekimen honen helburua herriko merkataritza eta ostalaritzari bultzada ematea dela, urte amaierako erosketa garaian tokiko kontsumoa indartuz eta herritarrak erosketak Iurretako establezimenduetan egitera animatuz.
Temas
Más en Bizkaia
-
Durango publica la lista de admitidos para las viviendas de alquiler social en San Fausto
-
Residencias y guarderías caninas se afianzan en Bizkaia por el aumento de viajes y las largas jornadas laborales
-
15 establecimientos participan en el Bermeo Tuna Pintxo Lehiaketa de este fin de semana
-
Bizkaia convoca ayudas para las instalaciones deportivas municipales