Ikuskizunak, barrakak, txangoak, abesbatzen kontzertuak, kirol ekitaldiak... Bete-betea dator Sestaoko Udalak Gabonez gozatzeko prestatu duen egitaraua. Ostegun honetan goizean, abenduaren 4an, urtarrilaren 6ra arte luzatuko den programazioa aurkeztu egin du, herriko elkarteekin batera.

Musika, magia eta antzerki ikuskizunak Musika Eskolan

Kultura arloak Sestaoko gazteenei zuzendutako hainbat ikuskizun kontratatu ditu, Musika Eskolako ekitaldi-aretoan egingo direnak, hala nola ostiralean, abenduak 13, eskainiko den Nazioarteko Magia Gala; eta xaboi ponpak, clown eta magia uztartuko dituen ikuskizun bat.

Abenduaren 23an GOAZEN ikuskizun musikala ikusteko aukera izango dugu. Bi emanaldi izango dira eta sarrera batzuk oraindik badaude. Gainera, abenduaren 19an, La Enana NaranjaKontu Kantari 3: Zimurren artean euskal musika ikuskizun berria aurkeztuko du, non amamaren istorio zaharren narratiba bizitza osoko euskal kantuekin nahastuko den.

Gabonetako egun hauetan ere, Gaztelekuko antzerki taldeak “Lino y Karmela” obra berria estreinatuko du, Gazteguneko lokaletan entseatzen duten neska-mutil talde amateurrak eskainita. Hitzordua abenduaren 26an izango da.

Olentzero eta Errege Magoak

Abenduaren 23an, Nano Gorri Kultur Elkartearen eskutik, Olentzerok eta Mari Domingik Balmaseda Kondea Plazako Eguneko Zentroa eta Adinekoen Zentroa bisitatuko dituzte, baita Juan Ellacuria eta Santiago Llanos egoitzak ere. Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi kalejiran aterako dira 11:30etik aurrera Santa Maria Elizatik Begoñako Andra Mari ikastetxeraino. Eguerdiko 12etatik aurrera Begoñako Andra Mari Ikastetxean jarriko den baserrian harrera egingo diete eurekin egon nahi duten haur guztiei.

Urtarrilaren 4an, igandea, Errege Magoak 11:00etatik 14:00etara egongo dira Begoñako Andra Mari Ikastetxean Sestaoko haurrei harrera egiten, gutunak jasotzen eta euren nahiak entzuten. Hurrengo egunean, urtarrilaren 5ean, Errege Magoek ohiko bisita egingo dute udalerriko bi egoitzetara, eta 18:00etatik aurrera Sestaoko kaleetan barrena ibiliko dira kabalgatan. Ondoren, haurrei beste harrera bat egingo diete 19:30etik aurrera Begoñako Andra Mari Ikastetxean, azken eskaerak entzuteko.

Garrantzitsua da iragartzea, oraingo honetan, azken urteotan bezala, mugitzeko edo entzuteko zailtasunak dituzten haurrei eta baita behar bereziak dituzten adingabeei ere Olentzerok, Mari Domingik eta Errege Magoek harreraren hasieran emango dietela arreta, une garrantzitsu horretaz haiek behar duten lasaitasunarekin goza dezaten.

Barrakak Begoñako Andra Mari ikastetxean

Euskadiko Feriazale Autonomoen Elkartearekin bildu ondoren, Gazteria Sailak lortu du abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitartean Begoñako Andra Mari ikastetxeko patioan barraka batzuk jartzea: talka-autoak, koltxonetak, matxinsaltoak, eta abar.

Atrakzioek 11:30etik 14:00etara funtzionatuko dute goizetan, eta 16:30etik 21:30era arratsaldeetan.

Barraken prezioa 3 eurokoa izango da bidaia bakoitzeko, baina abenduaren 23an eta 30ean 2 euroko prezio berezia izango dute. Urtarrilaren 6an, berriz, goizean, doakoak izango dira.

Barrakez gain, haurrei zuzendutako jarduera paralelo doakoak antolatuko dira, hala nola diskofesta bat abenduaren 30ean, magia ikuskizun bat urtarrilaren 4an, eta eskulan tailerrak.

Gazteguneren txangoak

Gaztegunek ere Gabonetako jaietarako programazio berezia eskainiko du, adin-tarteka banatuta. Oporrak aprobetxatuz, eskalada, espeleologia, errealitate birtualeko saio bat eta “Humor Amarillo” saioaren antzeko jarduera bat egiteko txangoak antolatuko dira. Interesa duten pertsonek Gaztegunera jo dezakete informazioa jasotzeko eta plaza erreserbatzeko.

Txabarriko programazio berezia

Aurten ere, Txabarri auzoak Gabonetako programa berezia izango du Txabarri Gabon Bizi egitasmoaren barruan.

Martxan jarriko diren ekintzen artean dago balkoiak eta leihoak edertzeko lehiaketaren 7. edizioa. Izena emateko epea abenduaren 5etik 19ra egongo da zabalik. Ostiral honetan bando bat jarriko da lehiaketan parte hartzen duten atarietan, oinarrietara sartzeko QR kode batekin eta inskripzio-formulariora sartzeko beste QR kode batekin.

Bestalde, abenduaren 22, 23 eta 26an, El Sol parkeko frontoian, esku-pilota txapelketa bat ospatuko da, Lagun Artea pilota-klubarekin lankidetzan.

Horiez gain, egun horietan haurrei eta familiei zuzenduriko jarduerak izango dira Martxoaren 8ko Plazan: puzgarriak, ludoteka, txotxongilo saioa, dibertxokos, eskulan tailerrak, zezen mekanikoa eta musika ikuskizuna.

Elkarteen eta kuadrillen jarduerak

Datozen asteetan Sestaoko kultur talde askok jarduerak antolatuko dituzte Gabonetako programa aberasten laguntzeko: Orfeoia, Galiziako Semeen Elkartea, Andaluziako El Olivo Etxea, Amatza Abesbatza, Babcock Abesbatza, Sestao Abesbatza, Albiz Abesbatza, Zuentzat Abesbatza eta Paraguai-Sestao-Bizkaia Pytyvora Elkartea. Kirol arloan ere hainbat klubek txapelketak antolatuko dituzte. Abenduaren 19an izango da 2025eko kirolari onenak aukeratuko dituen gala.

Kuadrillak ere izango dira Gabonetako ospakizunetan: abenduaren 27an antolatuko dira San Silvestre haurrena eta helduena, Udaletxeko balkoitik kanpai-hots aurreratuak eta San Pedro plazako jaia, DJekin girotuta.

Gabonetako argiak piztea

Ostiral honetan, abenduaren 5ean, Sestaoko Udalak Gabonei hasiera emango die arratsaldeko 19:00etan Balmaseda Kondearen Plazan Gabonetako argiak piztuta. Aurten, berrikuntza gisa, zuhaitz bat jarri dute bertan.