Durangok bihar piztuko ditu Gabonetako argiak
65 arku dekoratibok, 24 lurreko elementuek eta Muruetatorren kokatutako 6 metroko zuhaitz batek, Durangoko Gabon argiztapena osatuko dute
Asteburu honetan ospatuko den Durangoko Azoka dela eta segurtasun- eta garbiketa-dispositiboak indartu egin ditu Udalak, herrira bertaratuko diren milaka eta milaka pertsonen segurtasuna bermatzeko. Baina hori ez da izango egun hauetako ekitaldi bakarra. Ostiral honetan, abenduaren 5ean, Udalak Gabonetako ospakizunak hasiko ditu Gabon argien piztearekin.
Egun horretatik urtarrilaren 7ra bitartean, herritarrek zein bisitariek ingurune magikoaz gozatzeko aukera izango dute, gabonetako argiztapenari esker.
Aurtengo gabonetako argiztapenak 65 arku dekoratibo izango ditu, udalerriaren hainbat kaleetan banatuta. Kokapenen artean Ermudo, Frai Juan Zumarraga, Montevideo, Sanagustinalde, Barrenkalea, Artekaela, Goienkalea, Komentukalea, Andra Mari, Kanpatorroseta, Uribarri, Pablo Pedro Astarloa, Udaletxeko balkoia, Ezkurdi Kioskioa, Santa Ana Plazako Arkupea eta Lariz Torre nabarmendu daitezke.
Lurreko apaingarriei dagokionez, Landako-anbulatorioko biribilgunean, Ibaizabalen, Udaletxeko Plazan, Askatasun eta Alluitz bitarteko biribilgunean, Montevideo eta Pablo Pedro Astarloa inguruan, Madalena Ermitan, Etxezarreta Museoan, San Fausto auzoan, Askatasun Etorbidean, Otamotzena parkean, Pagasarri kalean eta Muruetatorre auzogunean.
Aurten, berrikuntza moduan, Durangoko Merkatuaren argiztapena ere gehituko da, bere eremuan zutabe berri eta argiztapen elementuekin apaingarri berriekin plazaren erdigunean edertuta. Honek udalerriko gunerik garrantzitsuenari ukitu berezi bat emango dio, festa garaian gune bisitatuena izan dadin.
Gabonetako argiak kaleko argiteriarekin batera piztuko dira eta 02:00ak arte egongo dira piztuta egunero.