Mendekotasuna duten adinekoak eguneko zentroetan sartzeko laguntzak indartuko ditu Aldundiak
Foru-dekretuaren xedea da datorren urterako guztira 18.500.000,00 euroren aurrekontua finkatzea
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak foru-dekretuaren proiektua onetsi du, zeinaren bidez 2026. urterako aurrekontu-izendapena eta kreditu-erreserba ezartzen baitira, mendekotasun-egoeran dauden adinekoak eguneko zentroetan sartzeko banakako laguntza ekonomikoei dagokienez.
Laguntza ekonomiko horiei erantzuteko, foru-dekretuaren xedea da datorren urterako guztira 18.500.000,00 euroren aurrekontua finkatzea, hau da, aurreko ekitaldiko aurrekontuan jasotakoa baino milioi bat gehiago. Horrela, batez beste 1.20 lagunentzako dirulaguntzei erantzun ahal izango zaie egunean 2026an.
Gizarte-zerbitzuen foru-politikak etengabeko arreta ematera eta zerbitzu osagarriak erabiltzera bideraturik daude, horrela mendekotasun-egoeran dauden adinekoek, ahal den neurrian, komunitatean integraturik jarrai dezaten. Testuinguru horretan, funtsezkoa da eguneko zentroen eginkizuna, zeren zerbitzu profesional bat ematen baitute, komunitatean heda litezkeen beste laguntza formal zein informal batzuen osagarri.
Zerbitzu horretara jotzen duten pertsonak ez dira etxez aldatzen; euren etxean bizitzen jarraitzen dute eta egunez lekualdatzen dira. Euren autonomia sustatzen da, ohiko ingurunea uztera behartu gabe. Horrela, ez dute guztiz galtzen euren erreferentzia-giroarekin eta ingurunearekin duten lotura, ez baitaude erabateko mendekotasun-egoeran.
Zentroak hiru taldetan sailkatzen dira:
- 23 zentro publiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren titulartasunekoak, 943 plaza publiko dituztenak.
- 16 zentro pribatu, itunpeko plazak dituztenak.
- 12 udal-zentro, Aldundiaren erantzukizunpean dauden edo Aldundiak finantzatzen dituen plazak dituztenak.
Temas
Más en Bizkaia
-
Ibarrangelu encara la recta final del diagnóstico de su Plan General
-
Rekalde se sube a la bicicleta: talleres, rutas y actividades para toda la familia este domingo
-
La limpieza del río Oka permite retirar en Gernika más de 400 kilos de residuos
-
Fernando Canales: "En Arriluce, buscamos la elegancia en la sencillez"