Astearte honetan goizean, urriaren 21ean, Barakaldoko Udaleko zinegotzi Nerea Canterok beste urte batez Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta Zientzia Astean parte hartuko duela azaldu du prentsaurreko batean. Azaroaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da, 'Zientzia plastikorik gabeko planeta baten alde' lelopean. Beti bezala, zientziarekin lotutako doako 40 jarduera baino gehiago eskainiko dira.

Ekitaldiaren helburua zientzia, teknologia eta berrikuntzaren kultura herritarrei modu ludiko, parte-hartzaile eta pedagogikoan hurbiltzea da. Horrela, Barakaldok bat egiten du EAEko hiru hiriburuekin zientziarekin urtero egiten duen hitzordu garrantzitsu honetan. "Zientzia Astearen edizio honek gure garaiko erronka handienetako baten inguruan gogoeta egitera gonbidatzen gaitu: plastikoak ingurumenean duen eragina. Udaletik, herritarrek, eta bereziki haur eta gazteek, zientzia modu dibertigarrian, hurbilean eta kontzientzia ekologikoarekin ezagutu ahal izatea nahi dugu ", azaldu du Canterok.

Clara Campoamor Zentro Zibikoa izango da aurten ere Barakaldoko Zientzia Astearen agertoki nagusia, baina aire zabaleko jarduerak ere egingo dira naturguneetan, hala nola Lorategi Botanikoan edo Errekatxon.

Publiko orokorrentzat nabarmendutako jarduerak

Publiko heldu eta orokorrari zuzendutako proposamenen artean, hauek nabarmentzen dira:

  • Hitzaldi zientifikoa: Larruazalak eguzkitik nola babesten gaituen: pigmentazioaren eta mikrobiotaren garrantzia, UPV/EHUko ikertzaileek emana. Azaroaren 5ean, steazkena, izango da, 19:00etan, Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Aldez aurretik inskribatu behar da.
  • Zientzia Club: bakarrizketa zientifikoak: ikertzaileek beren ezagutzak partekatuko dituzte umorearen eta dibulgazioaren bidez. Azaroak 6, osteguna, 19:00etan. Sarrera librea lekua bete arte.
  • Ingurumen ibilbideak: Natur Gelaren eskutik Lorategi Botanikora bisitak, 300 espezie botaniko baino gehiago ezagutzeko eta plastikoak ingurumenean duen eraginari buruz hausnartzeko. Azaroaren 5, 6 eta 7an.
  • Motxila esploratzailea Errekatxon, CIHMA Luis Choya Almarazek proposatutako familia-jarduera. Azaroaren 5etik 9ra.
  • Oceanus Plasticus erakusketa: itsas kutsadurari buruzko hausnarketa egiten duen proposamen artistiko eta pedagogikoa, EHUko Arte Ederretako Fakultateko ikasleek egina. Azaroaren 3tik 15era, Clara Campoamor Zentro Zibikoan.ontaminación marina, realizada por alumnado de la Facultad de Bellas Artes de la EHU/UPV. Del 3 al 15 de noviembre, en el Centro Cívico Clara Campoamor.

Haur eta familientzako zientzia

Familia- eta haur-programak jarduera espezifikoak izango ditu, betiere ikuspegi praktiko eta parte-hartzailetik:

  • Zientzia-, robotika- eta programazio-tailerrak: 14 tailer (156 plaza), ostiral arratsaldean (azaroak 7) eta larunbat goizean (azaroak 8). 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, adinaren araberako taldeetan. Euskaraz emango dira.
  • Tailerrak eta txokoak familian: 10 tailer (192 plaza) eta 5 txoko (350 plaza) eskaintzen dira, parte hartze librekoak, izena eman gabe, familian zientziaz gozatzeko. Besteak beste, papiroflexia matematikoa, energia berriztagarriak, birziklapena, neurozientzia eta errealitate birtuala proposatzen dituzte.

Gainera, azaroaren 8an, larunbata, familiek ginkana zientifiko batean parte hartu ahal izango dute, Oceanus Plasticus erakusketa bisitatu eta Plast & Co antzerki ikuskizunaz gozatu ondoren.

Izen emateak eta sarrerak

Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetan aldez aurretik izena eman behar da, edukiera mugatua delako. Izen-ematea urriaren 27tik aurrera egongo da eskuragarri, aurrez aurre, Barakaldoko kultur etxe eta zentro zibiko guztietan; telefonoz, 94 478 95 52/94 478 94 85 telefonora deituta, edo online, Barakaldoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (beharrezkoa da BakQ izatea).