Itsasadarraren memoria historikoa eta naturala berreskuratzeko informazio-panelak jarri ditu Leioak
Industria, natura, Gerra Zibilaren historia eta kirolari buruzko edukiekin aberasten da ibilbidea
Natura, historia eta nortasuna uztartzen dituen Lamiakoko itsasadarraren albotik doan ibilbidea aukeratu egin du Leioako Udalak memoria historiko aeta tokiko ondarea berreskuratzeko, lau informazio-panel jarriz. Dibulgazio-eduki hauek herritar guztien eskura egongo dira orain.
Panel horiek Lamiakoren historia lau gairen bidez ezagutzeko aukera ematen diete bizilagunei eta bisitariei: inguruko bizitza ekonomikoa eta soziala markatu zuten industria eta lantegiak; padurak eta ibarra, inguruneko ingurumen-irizpideei eta natura-aberastasunari arreta berezia eskainiz; Gerra Zibila eta aerodromoa, gatazkan zehar gune estrategikoa; eta Lamiakoko ibarretik Athleticeko futbol-zelaira, lurralde horren eta kirolaren arteko harreman historikoa gogoraraziz.
Jarduera honekin, oraina iraganarekin lotzen duen kultura-, hezkuntza- eta turismo-baliabide bihurtzen da ibilbidea. Panelen bidez, bisitariak Lamiakoko itsasadarra udalerriko eraldaketa sozial, industrial eta naturalaren lekuko izan dela ikus dezake.
Leioako Udalak nabarmendu duenez, "ekimen honen bidez, ibilbide hau egiten duen pertsona bakoitzak paisaiaz gozatzeaz gain, leku honen historia ere ezagutu ahal izatea nahi dugu. Panel horiek iraganerako leihoak dira, gure oraina hobeto ulertzen eta gure ingurunea are gehiago baloratzen laguntzen digutenak".
Proiektua memoria eta tokiko ondarea berreskuratzeko udal estrategiaren barruan kokatzen da, herritarrek beren lurraldearekin dituzten loturak indartzeko eta ingurunea ezagutzeko eta gozatzeko aukera berriak eskaintzeko helburuarekin.
Temas
Más en Bizkaia
-
De Bilbao a Cádiz en bicicleta: el reto de diez vizcainos contra Google Maps
-
"Muchas veces alguien quiere ver demasiado en poco tiempo y hay que recomendar justo lo contrario"
-
Empresa, instituciones y cultura convergen en el pase privado inaugural de la exposición Paralelos y Meridianos del Bellas Artes con la que Iberdrola celebra su 125 aniversario
-
En imágenes: Empresa, instituciones y cultura convergen en el pase privado inaugural de la exposición Paralelos y Meridianos del Bellas Artes con la que Iberdrola celebra su 125 aniversario