Durangoko bizikleta sareak 32 kilometroak gainditu ditu dagoeneko. Udalak amaitutzat eman ditu aste honetan sarearen handitze lanak, eta eskualdean mugikortasun aktiboaren arloan erreferente bihurtu da.
Lanen artean, 18 kilometro berri bidegorri sortzea barne hartu da, lehendik dauden bidegorrietan gehituz eta udalerriko hainbat gune garrantzitsutan funtsezko jarduerak eginez. Esku-hartzea Durangoko Hotel Handiaren aurreko biribilgunean hasi da, eta erdiguneko kaleak hartu ditu, hala nola Olleria, Larrasoloeta, Landako, Frai Juan Zumarraga, Alluitz eta San Roke, bizikleten eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobe baterako egokituta. Puntu beltzak ere kendu dira, hala nola Montorreta kalearen eta Ramon Rubialen arteko elkargunea, eta Tabirabideren eta alde zaharraren eta San Agustinalde kalearen arteko lotura hobetu da.
Jarduera nabarmenetako bat Olleria kalea eta Faustebekoa lotzen dituen oinezkoentzako pasealeku berria irekitzea izan da, bidegorri zati bat eta 400 metroko espaloi bat barne hartuta. Espazio berri horrek auzoko oinezkoen eta bizikleten arteko lotura hobetzeaz gain, pertsona guztientzako ingurune atseginagoa eta irisgarriagoa ere sustatzen du.
257.734 euroko inbertsioarekin (BEZik gabe) eta zortzi hilabeteko exekuzio epearekin, zabaltze horri esker, udalerriko puntu nagusiekin konektatutako bizikleta sare seguruagoa eta eraginkorragoa lortu ahal izan da, eta, horrela, bizikleta auto pribatuaren benetako alternatiba gisa erabiltzea sustatu da.
Sara Oceja Hirigintzako zinegotziak adierazi duenez, “bizikleta sarearen hedapen honekin, Durangok beste pauso bat eman du mugikortasun eredu jasangarriago eta pertsonak erdigunean jarriz. Udalerrian bizikletaz ibiltzea adin guztientzat aukera segurua, erosoa eta erakargarria izatea nahi dugu”.
Horretarako, liburuxka bat postontzietan banatu da, non bidegorri eta bizikleta bide guztiak mapa batean ikus daitezkeen.
Udalak hiri jasangarriago baten aldeko konpromisoan lanean jarraitzen du, bidegorriak eta bizikleta bideak handitzeaz gain, oinezkoentzako gune gehiago sortzea eta garraio publikoa hobetzea barne.
Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plan berria (MUP) egiteko prozesua abian duela gogorarazten da. Prozesua zabalik dago eta herritarrek ekainaren 29ra bitarte dute parte hartzeko aukera: herritarren eskura jarri dira paperezko galdetegiak, etxe guztietan banatuta, eta Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eta Adinekoen Egoitzan prestatutako hautestontzietan utz daitezke.