Musika, erakusketak, txikienentzako jolasak eta jarduerak... Abanto Zierbenako Udalak datorren larunbatean, ekainaren 28an, hasiko diren Santa Juliana auzoko jaietako egitaraua aurkeztu egin du, Jai batzordearekin, Petronorrekin eta herriko hainbat merkatarirekin batera antolatutakoa. Beti bezala, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak prestatu dituzte.

Jaia goizeko 11:45etan hasiko da pregoiaren irakurketarekin, aurten Jai batzordearen eskutik. Ondoren Meatzaldeko Harrigorria taldeak agurra eskainiko du eguerdian eta ordu berean arku-tiroko jarduera bat egongo da, herritarrei irekia. Txikienek primeran pasatuko dute 12,30etatik aurrera joku tradizionalekin, gozokiak barne, Arranen eskutik. 15:00etatik aurrera bazkari herrikoia antolatu da.

​Arratsaldean, Javier Barrio Marroren eskutik, erakusketa eta hitzaldi historikoaz gozatzeko aukera izango dute abantarrek, 17:30ean, XIII. mendeko elizari buruz eta bertan aurkitutako XV. mendeko pintura eta horma-irudiei buruz. 18:00etan Santa Juliana Ama Birjinaren omenezko meza ospatuko da eta ordu erdi geroago, 18:30ean, Bodegoia Abesbatzaren kontzertua izango da entzungai. Egunari agur esateko, 19:00etan txorizo eta odolki parrillada bat (tiketak 0.50 €) antolatu da eta txitxarriloa Koldoren zuzeneko musikarekin. Txitxarriloan zehar hainbat joko egongo dira, hala nola patata, eguzkitakoaren dantza eta interesa duten pertsonentzat saria duten aulkien jokoa. Parte hartu nahi dutenek txosnan eman dezakete izena. Egunari agur esateko, 21:00etan jaien amaiera etorriko da.