Aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasearen ondoren, zeinetan 221 pertsonek hartu zuten parte eta 367 proposamen jaso ziren, Abanto-Zierbenako Udalak astelehenean bertan, ekainak 2, emango dio hasiera ekainaren 15era arte zabalik egondo den bigarren faseari.
"Talde teknikoak jasotako proposamen guztiak aztertu ditu eta bozkatu behar diren 29 proiekturen zerrenda egin du", azaldu du Abanto Zierbenako alkate Iñaki Urrutia del Curak. "Herritarrek hitz egin dute eta mahai gainean jarri dituzte udalerriaren beharrak, orain bozkatzeko ordua da. Aurrekontu parte-hartzaileak ezinbesteko tresna dira gure bizilagunek eskatzen dutena bertatik bertara ezagutzeko, haiek baitira, hain zuzen ere, udalerria eta haren beharrak ondoen ezagutzen dituztenak", gaineratu du.
Aurten, 200.000€ erabiliko dira guztira proiektu irabazleak gauzatzeko, auzo bakoitzeko gutxienez proiektu bat gauzatuko dela ziurtatuz.
Parte hartu nahi duten 16 urtetik gorakoek online egin ahal izango dute, udalaren webgunean argitaratutako galdetegi digitalaren bidez eta QR kodearen bidez, edota aurrez aurre, udal-eraikinetako postontzietan eta data eta kokapen hauetan instalatuko diren informazio-karpetan:
- Ekainak 10, asteartea, Sanfuentesen, 16:00etatik 19:00etara frontoi eta zabuen inguruan
- Ekainaren 11n, asteazkena, Gallartan, 11:00etatik 14:00etara igogailuan eta 16:00etatik 19:00etara igerilekuko sarreraren ondoan
- Ekainaren 12an, osteguna, Las Carrerasen, 16:00etatik 19:00etara frontoiaren eta zabuen inguruan
Parte-hartze prozesuaren fase honetan, behin bakarrik parte hartu ahal izango da. Norbaitek horretarako prestatutako bideetako edozein erabiliz behin baino gehiagotan parte hartzen duela detektatuz gero, haren parte-hartzea baliogabetu egingo da.
"Udalerriko elkarte edo kolektiboek erakunde gisa jasotzen dituzten ekarpenetatik harago joan nahi dugu. Zuzeneko parte-hartzea sustatu nahi dugu, kudeaketan gardentasun eta eraginkortasun handiagoa eskainiz. 2018tik, herritarren parte-hartzeari esker, gure udalerria eraldatu dugu abantar guztien bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuekin. Horrela, herritar guztiak animatzen ditut, berriro ere, bigarren fase honetan parte hartzera eta baliabide publikoen inguruko erabakiak hartzen laguntzera"amaitu du zinegotzi jeltzaleak.
Aurrekontu parte-hartzaileei esker gauzatutako proiektuak
2018an aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri zirenetik, proiektu asko gauzatu dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, hobekuntzak ikastetxeetan eta ikastoletan (barandak jartzea eta zoladura hobetzea El Casal ikastetxe publikoko sarbideetan, kortxoaren azalera handitzea eta zabuak modernizatzea Etorkizuna ikastolan, haur-parke berriak jartzea Buenos Aires ikastetxean eta haurreskolan), hobekuntzak kirol-ekipamenduetan (irisgarritasuna hobetzea Gallartako Txikito frontoiko harmailetan, kalistenia eremua El Cerron, udal-igerilekuetako aerobic gela hobetzea eta sauna berria jartzea), txakurren aisialdirako gunea Las Carrerasen, asfaltatuak eta landa-bideen erreformak (Castaños bidea 8, bi uhinak jartzea hainbat puntutan), bainu publiko berriak (Sanfuentes, Blasco Ibañez parkea eta Las Carrerasko erretiratuen etxeko bainua eraberritzea), Sanfuenteseko erretiratuen etxeko arrapala berria.